altoshornos

Urtarrileko bazkaria

2
No profile photo altoshornos | 2013-01-24 22:34

Aupa,Ahaztuta nengoen, baina domekan, hilak 27, da hileko azken domeka. Ez dakit SMPn tokia egongo den, ez dugu begiratu, baina bota zuen erantzunak edo komentarioak, bale?eskerrik asko,segi ondo


Kaixo,dagoeneko baditugu nobedadeak gure tribuaren inguruan. Asteburuan elkartu ginen batzuk eta hainbat erabaki hartu genituen, datak gainean ditugu eta. Hona emandako urratsak:Bazkaritarako lekua hartzeko zerrenda osatu da. 18 heldu izango gara eta 13 ume mozorrotuko garenak. 17 heldu zulus eta 1 kazolan erreko dugun gizona (Biku). Juan Luis arduratuko da Azpeitxin lekua hartzenMozorroak internetez erostea pentsatu genuen. Dagoeneko eskaera egina dago. Gona eta hanka zein besoetakoak heldu zein umeentzat eskatu ditugu (30). 7, 95 €ko kostua izango du pertsonako. Pelukak helduontzat soilik...


Aupa koadrila,Hasita daude Aratusteetako prestaketa lanak. Ideia, behintzat, botata dago: gizajalez, kanibalez mozorrotzeko ideia, alegia.Hori zelan egin jakiteko ideia batzuk, hemen:Hauxe, ba, Aratusteetako hasiera. Hemendik aurrerakoak, blogean sartu denok, mesedez.segi ondo (unga, unga)


Urriko azkenengo igandea, urriak 28 izango da.  Igandean komentatu genuen aspaldiko urtetan ez dugula babajanik egin, eta azkenengo igande hau aprobetxatzea pentsatu dugu.   Badakigu, zubia izanik,  batenbatzuk ez zaretela egongo baina….horrelakoa da bizitza!!   Ba hoixe, SMPen egingo dugu, eta zenbat izango garen jakin beharko dugu.  Txiki eta haundi…txikiek ere babak jateko arazorik ez daukate ta….. Aurtengo urtea ez omen da oso ona izan baba kontuetan eta ez omen dago askorik, beraz, izena ematerako orduan ez luzatu! babak enkargatu beharko dizkiogu Xabiri e...


Iraileko bazkaria

5
No profile photo altoshornos | 2012-09-24 23:33

Aupa koadrila,Ohitura onei eutsi egin behar zaiela eta ... badator hileko bazkarien ziklo berria.Irailekoa domekan izango da, hilak 30. Oraindik zehazteko dago tokia, baina esan etorriko zareten edo ez, bale? Eskerrik asko,oihana


Aupa koadrila,San Juan sua egingo dugu aurten Altos Hornosen. Zapatuan izango da, San Juan bezperan, ohiturak agindu bezala. Eta suaren bueltan, afari-merienda ere bai.


Ba bai, badatoz auzoko jaiak.Txirrindulari lasterketa, meza, umeendako jolasak ... Jose Luis Feoren argazki erakusketa 3D formatuan (zapatu iluntzean) eta herri bazkaria (domekan). Horixe da laburpena.Herri bazkarirako izena eman behar da, batez ere jakiteko zenbat elkartuko garen, denondako adina bazkari enkargatzeko. Txartelak Agirrebeñan eta Kiroldegiko tabernan daude hartzeko. Baina kuadrilakoak denak batera zenbatuko ditugu eta horregatik da garrantzitsua esatera bazkaltzera etorriko zareten edo ez.Bazkaria, esan bezala, domekan izango da, apirilak 29. Eguraldi ona egiten badu kiroldeg...


Martxoko bazkaria

8
No profile photo altoshornos | 2012-03-14 02:11

Aupa koadrila,Martxoko bazkarirako deialdia da hau. Hilaren 25a da martxoko azken domeka, bazkaria egiteko eguna. Erantzun zatozten edo ez, bale?ondo segi,oihana


Otsaileko bazkaria

3
No profile photo altoshornos | 2012-02-20 12:29

Aupa koadrila,Domeka da hile honetako azkena, bazkaria egiteko eguna.Batzuek apuntatu zarete, erantzuteko falta zaretenok erantzun ahal duzuenean, mesedez. Lekua hartuta dago,eskerrik asko,


Larunbaterko zita

2
No profile photo altoshornos | 2012-02-14 15:01

Larunbatean 11.00ak aldera egin dugu zita Agirrebeñan. Jantzi arraopak eta bertan margotuko ditugu aurpegiak.Imaginariumeko margo urdina daukazuenok ekarri (edo beste margo urdin bat), mesedez. Gaur egingo dut aproba margo horiekin eta esponjarekin nola gelditzen den eta esango dizuet. Egin dut froga bat eta ez da oso ondo gelditzen. Bihar beste bat egingo dut, ia ba! bestela, normal pintatuta ondo geratzen da.Dena prest!!!!