Aratusteetan aurreratzen

No profile photo altoshornos | 2013-01-16 11:18
3

Kaixo,

dagoeneko baditugu nobedadeak gure tribuaren inguruan. Asteburuan elkartu ginen batzuk eta hainbat erabaki hartu genituen, datak gainean ditugu eta. Hona emandako urratsak:

1. Bazkaritarako lekua hartzeko zerrenda osatu da. 18 heldu izango gara eta 13 ume mozorrotuko garenak. 17 heldu zulus eta 1 kazolan erreko dugun gizona (Biku). Juan Luis arduratuko da Azpeitxin lekua hartzen
2. Mozorroak internetez erostea pentsatu genuen. Dagoeneko eskaera egina dago. Gona eta hanka zein besoetakoak heldu zein umeentzat eskatu ditugu (30). 7, 95 €ko kostua izango du pertsonako. Pelukak helduontzat soilik eskatu ditugu (17). 5,95€ko kostua izango du. Umeentzat, buruan jartzeko beste apaingarri bat pentsatu dugu. Amaiak egin behar du prototipoa eta ikusiko dugu zelan geratzen den ba!
3. Apaingarriei dagokionean joan behar gara pilatzen: hezurrak txinotan ba omen daude), koilar, gerriko ... ia ba zer goazen ikusten.
4. Eskudoa eta lantzak: Eskudoa kartoiarekin egitea pentsatu genuen. Astebururako prototipoa egingo dugu mujika-iñurrategik eta asteburuan joango gara egiten. Bi asteburu ditugu lanerako!!!
Oraingoz besterik ez. Norbaiti ideiak okurritzen bazaizkio edo behar diren apaingarri eta konplementoen inguruan ideiaren bat baldin badauka, egin ekarpenak!!!!!

oihana

oihana 2013-01-24 22:32 #1

Aupa,

Anek, Maialenek eta hirurok probatu ditugu gonak. Nik ondo, baina umeek ia orkatilaraino. Edo moztu edo hanketako barik joan beharko dutela iruditzen zait. Gerria hartu diet. Asteburuan egongo gara berriz, ezta?

Ezkudua eta lantzak egiteko kartoia batu du norbaitek?

Nagore

Nagore 2013-01-29 23:43 #2

gure ganbaran ezkuduak badoaz aurrera! mordoxka bat eginda daude. Bi tamaina egiten ari gara, helduontzat eta umeentzat. Kolorearekin ere frogak egiten gabiltza.

Nagore

Nagore 2013-01-30 15:20 #3

Barkatu, hiru tamaina egiten ari gara. 4 txiki egin ditugu 2 urtekoentzat, beste tamaina bat  beste umeentzat eta helduontzat beste tamaina bat.

Utzi iruzkina: