Soraluze-bergara eta berri gehixau

No profile photo altoshornos | 2007-11-09 09:35

Bueno-bueno... pasadan asteburuan izandako lasterketian denbora eta sailkapenak ikustia nahi bozue, eta baitxa argazkixak be antxintxikan orrira jo eta bertan topaukoitxuzue danak.

Asteburu honetara begira jarritxa... giro ona ei dator!!! eta hala bada 15 bat elkartuko ga bazkatzeko. Hemen euskalmetek domekarako esaten dabena:

2007/11/11 - IGANDEA

Igande eguzkitsua, batez ere bere lehenengo partean. Goizean goiz lainoa eta lanbroa sortuko dira, baina goiza eguzkitsua eta lasaia izango da; tenperatura goxoa, eguzkitan behintzat. Arratsalde-gau partean hodeiak ugaritu egingo dira, behe-hodeiak izango dira gehienbat eta egunaren bukaeran giro goibela sortuko dute.

Itxuran fresko samar ingo dau goiz partian! Ondo jantzitxa jun bihar!
Gogoratu komeni dala antolatzia kotxe kontua: zeintzuk doiaz lenengo orduan, zeintzuk beranduau...

Hala ba, besteik ez, oingoz!


Utzi iruzkina: