Behobia-Donostia

No profile photo altoshornos | 2007-11-12 09:00

ZORIONAK MUTILAK!!!!

Atzo be primeran ibili zineten, eta gu be dotore ibili ginala ezin ba ikatu.
Eguraldi dotoria ein zaban goizian goizetik, hotza baina dotoria. Koxta jakun pixkat, baina, jarri ginan Behobia bidian eta denoboraz be ondo ibili ginan. Ez ginuan ez minutu asko ein bertan, eta korrikalarixekin fotografixa ofiziala etara ta gero, gu kapitalera eta gure mutilaklasterketia hasi arte, denboria itxera.

Apoioko ekipua goizian goiz donostian pasiuan geunden, eta girua primerakua. Bi aldiz gosaltzeko denboria euki ginuan eta euzki-euzkitxan lekua hartu eta han egon ginan zain.

Halako baten, lenenguak agertu eta segiduan korrikalari mordua pasau eta pasau... eta noizian behin ezagunen bat eta guk ANIMO!!!
Gure mutilak be hantxe pasau zien, bakoitza bere neurrixan baina danak be primeran! ZORIONAK berriz! merezi dozue eta!

Klasifikaziñuak ipinitxa dare eta uste dot denborak ondo darela. Baina, Riojak badaukazu polemikatxo bat. Bi Igor Bauza Madariaga agertzen zate eta dorsal desberdinakin. Zein za zu? horren arabera egongo da ta Ibanen datorren urteko karreria!

Oin hurrenguan zain... bi aste geratzen die ta maratoirako. Komeniko da komentatzen jutia zeintzuk juango gan... askotxo baldin baga lekua hartu eta horrek danak eitxeko.

A! eta ZORIONAK NANCY!!!!! urte askotarako!


Utzi iruzkina: