Korrika badator, euskalakari!

No profile photo altoshornos | 2011-03-14 12:07
8

Aupa koadrila,

Badator Korrika 17. Apirilaren 7an abiatuko da Trebiñutik eta 17an helduko da Donostiara. 14an pasatuko da Bergaratik.

Kilometroak salgai daude dagoeneko. Erosi behar dugu bat aurten? 400 euro da kilometroa. Erosiz gero, geuk eraman beharko dugu lekukoa kilometro horretan. Kontua da aurten 06:30ak aldera pasako dela Bergaratik. Orain arteko kalkuluen arabera, 06:26an helduko da Korrika Arrizuriagara.

Elgetatik Angiozarrera, handik Bergarara eta gero Antzuolara joango da Korrika17. Ez dakit auzotik pasako den edo ez.

Ba horixe da eztabaida: kilometroa erosi behar dugun edo ez.

Eta 17an, denok Donostira, hala?

gero arte,
oihana

Nagore

Nagore 2011-03-14 14:30 #1

Ni erostekoaren alde! lekukoa eramateko norbait topatuko dugu, edo? ni korrika egiteko prest! ia txikiarekin nola moldatu baina... Iñaki edo ni... ze pasatzen da ostegun goizean edo ostiral goizean? 14a osteguna da, baina, ulertuta nuen ostiralean pasatzen zela... ostirala bada hobeto!

A! eta 17an donostiara fijo! ni oporretan egongo naiz IJUUUUU!!!!!! trago bat nire kontu!

Amaia

Amaia 2011-03-14 15:43 #2

Gu ere erostearen alde. Korrika itxearena nekezagoa izango den arren..Donostiara juteko aldiz, gu prest, Nagoren kontura trago hori ezin da alferrik galdu!!!

NEREA E.

NEREA E. 2011-03-16 15:04 #3

Aupa!!!
Gu be erostearen aldekuak ga baina korrika ez dot uste. Juan Luis goizez dabil eta Maddi eta ni ordu horretan....
Donostira  gu be apuntatzen ga, Nagore, kajerotik pasauta juan beharko za.
Ondo segi danok.

Urtza

Urtza 2011-03-17 22:15 #4

Gu ere kilometroa erosteko aldekoak gara, baina guk ezin izango dugu korrika egitera joan.

Donostiara joateakoak ere bagara.

Ondo segi danok!!!!!!

oihana

oihana 2011-03-18 09:10 #5

aupa,

ba gu ere antzera, kilometroa erosteko bai baina atxintxika egiteko ez. Roberto gabaz dabil eta gure paretik 06:20 aldera pasako da baina aurretik egon beharko dugu hor eta ezin.

Korrikakoak saiatzen dira jarritako ordua errespetatzen baina deskuidoan beranduxeago badator, ba ni korrika egiteko ere gertu.

Donostiara, berriz, laurok.

Aitziber

Aitziber 2011-03-19 23:14 #6

Gabon! gurekin be kontau kilometrua erosteko. Korrika berriz, Ibanek eingo dau,  nahiz ta orain ni bezala fondo barik egon.

Donostiara be printzipioz apuntatzen ga.

Asier

Asier 2011-03-20 21:09 #7

Kaixo!!  Gu ere kilometroa erostearen alde. Etxeko "panorama" ikusita,korrika egitearena,auskalo,eta Donostira joaterena ere berdin.Ezin dizuegu besterik esan. Ea dena zuzentzen dan pixkat. Ondo segi.

Nerea L

Nerea L 2011-03-29 11:49 #8

Epa,

Gu ere erosteko prest.

Ondo segi

Utzi iruzkina: