Behobia-Donostia egun pasa
Eguraldia ezin txarragoa izan den egun honetan gure mutilek, berriz ere, majo bete dute beraien egitekoa. Ikusleentzat ez da oso erosoa izan, baina, hantxe izan gaituzte, beste urte batez ere, animoak ematen (aurton pasatzen ikusteko aukerarik izan ez badugu ere).
Itxura baten, euri larregi egingo ez zuela pentsatu (nahi izan) dugu eta Kursal aldera gerturatzea erabaki dugu. Baina, gure nahien kontra euria bota eta bota, haize ufada bortitzak... halako batean, iritsi gara Kursalera. Berta, aterpean egoteko aukera izan dugu eta txaranga batek lagundu du giroa berotu eta egun grisari kolore apur bat ematen. Txarangaren aldamenean, txokolatea eta txurroak banatzen egon dira jo eta su, eta hemendik ere jan dugu (txurroak edo...).
Tarteka, korrikalariak pasatzen zuten ibilbidera begiratzen aritu gara, eta Juan Luis fin egon da aterkina eskuetan hartuta gure mutilen zain. Halako batean, "partea" pasatu digu eta jakin dugu helmugararuntz joan direla. Majo gainera! ZORIONAK! Hona lortu dituzten emaitzak:
Juan Luis Gallastegi (baina, ez zegoen ba aterkiarekin?): 1:18:29
Xabier Garitano (Itsas):1:19:06
Iban AgirrebeƱa: 1:19:07
Jose Mari Anduaga: 1:29:45
Euriak ez gaitu utzi egun osoan, baina, guk gure planarekin jarraitu dugu eta mutilak dutxatu ondoren, bazkaltzera joan gara Zelai Txiki jatetxera. Bikain bazkaldu ondoren (a ze nibela!) autobusa hartu, kotxeetara gerturatu eta beragarara bidean jarri gara. Aurtengoa ere joan da. Etxean jakin ahal izan dugu lasterletan korrikalari bat hil dela... a ze oilo ipurdia... Gure egun pasa ez da txapliguak botatzeko parekoa izan, baina, ederki ibili gara. Ia hurrengoan eguraldiak apur bat gehiago laguntzen duen.
A! zalantza bat izan dugu egunean zehar: hona gure zalantzaren erantzuna. AMETS txapeldun!
Iruzkinak
oihana 2010-11-15 12:23 #1
ZORIONAK mutilak!

Eta txalo animatzaileei ere, euren laguntzarik barik emaitzak beste batzuk izango ziren-eta. TXALOOOOOO!

Pozten naiz eguna ondo pasa zenutela irakurtzeak. Jatetxea ere ona, orduan? Esango diot Arritxuri.

Dena dela, ez dut ondo ulertu zalantzarena. Finala zapatuan jokatu zuten eta zapatu gauerako zalantza guztiak argituta zeuden, eta domekarako zer esanik ez!!!!!!!!

Ondo hasi astea,
pa

NEREA E. 2010-11-15 16:24 #2
Hau da hau idazkarixa!!! Datorren urtian duda barik zu idazkari. Hola juan zan eguna bai, baina gu pozik. Noizian bahin egualdixai purrustadia bota eta aurrera. Gu hortxe fin egon ginan, ea ba txuletak irabazten ditxugun, gutxiau merezitxako batzuk jango dabe eta.
A!! Aupa AMETS!!

Utzi iruzkina: