NESKA-MUTILAK: ABORDATZERA!
Dagoeneko mozorroa pentsatuta: PIRATAK izango gara aurten!
Igandean egindako bilkuran hainbat kontu adostu genituen eta Oihanak bere koadernotxoan apuntatu zituen, hona ekartzen badituzu... eskertuko genizuke...
Nik ohartxo bat besterik ez: Juankar eta Amaia eibar aldean ibili dira eta bi bandera pirata haundi erosi dituztela jakinarazi didate. Beraz, hori, bandera pare bat badaukagula.
Bestalde, badakizue bazkaritara joateko asmoa badaukazue, Juanluri abisua eman behar diozuela.
Ia ba poliki-poliki gauzak zehaztu eta ixten joaten garen...
Iruzkinak
oihana 2011-02-15 23:40 #1
Aupa koadrila,

Banator domekako bileran botatako ideiak denon eskura jartzera:

Altxorraren kutxa egiteko kartoizko kaxak (Juancarrek ba omen ditu; Nereak ere bai)

Loroak (Juancarrek bi ditu)

Komuneko papela gastatzen denean, ez bota kartoizko roiloa, gorde; prismatikoak egingo ditugu horiekin

Albal papela behar dugu, adibidez, altxorraren kutxan sartuko ditugun txanponak egiteko

Mapak ere egin behar ditugu, papela erreta, adibidez

Jantziei buruz, bakoitzak berea lortu behar du, beraz, bakoitzak gura edo ahal duen moduan joango da, PIRATEN koadrila izango garale ahaztu gabe

Ezpatak. Aukera dago erosteko edo egiteko

Bandera piratak. Asmoa da ume-karro bakoitzean bat jartzea, gutxienez

Beste osagarri batzuk: brillo eta koloredun eraztunak, arodun belarritakoak, txokolatezko txanpon batzuk, garfioak ...

Osatu zerrenda ideia gehiagorekin.

Amaia 2011-02-16 16:34 #2

Epa danoi,

jole, hau da antolaketa lana....

Guk Unaien karrotxoari, timoia eta belauntzien antzera bela jartzeko asmoa daukagu, ea asmatzen dugun nola egin. Timoiaren planoak baditugu eta Andu bela nola egin pentsatzen dabil....

Hor gure ideia xumea!!

Nagore 2011-02-16 23:35 #3
Ieup!

Iñaki goizean ibili da erosketatxo batzuk egiten eta muestrarako hainbat tresna ekarri ditu: ezpatak, pistolak ... txinotan denetik omen dago. Asteburuan elkartu beharko gara!

oihana 2011-02-17 23:15 #4
hola,

ni joan naiz ganbarara eta erreskatatu ditut mozorro zahar batzuk. Marradun fraka pare bat aurkitu ditut eta txalekoak ere bai, bat edo bi. Pañueloak, berriz, pila bat. Dena dela, errezeloa dut pirata baina kalderero joateko modukoak direla, baina tira! bakarren bat salbatuko da.

Asteburuan eramango ditut nik ere, bilerara. Zein egun, ordu eta tokitan dago konbokatuta bilera hori?

Nagore 2011-02-18 10:55 #5
Eguraldi prebisioen arabera, larunbat arratsaldean eguraldi kaxkarra egingo du, beraz, aprobetxa genezake bilera egiteko. Beste berri bat moduan idatziko dut deialdia inor ez despistatzeko.

Hona bileraren deialdia:

Eguna: larunbata, hilak 19, arratsaldeko 17.00etan.
Lekua: San Migel Pe (?)
Deituak: Pirata koadrila

Gai ordena:

Bakoitzak daukana eta prestatu/pentsatu duena taldeari jakinarazi.

Daukagun panorama ikusi eta hurrengo ordu/egunetarako planifikazio adostu. Egitekoak zehaztuz.

Ahal dena egiten hasi

Besterik balego

Arratsaldea luze joango dela ikusiz, tartean deskantsu bat egin dezakegu meriendatzeko.

Bilerara etortzerik ez duenak, gai ordena ikusita, eta zerbait izango balu esateko, bideak aurki ditzala.

Utzi iruzkina: