Gaztañerrea zapatuan
Hola koadrila,
Pentsasu dugu gaztañarrea egitea zapatu iluntzean. Plana da afari-merienda bat egitea. Gaztañak erreko ditugu eta horrez gain beste zerbait prestatu eta afari pasada egitea. Ordua oraindik zehazteke dago baina garaiz erretiratzea da asmoa eta 19:00ak ordu ona izan daiteke. Zer iruditzen zaizue?
Etxean kalabazak soberan ditugu eta umeendako kalabaza purea egingo dut nik. Okela pikatuarekin hanburgesak ere bai. Ondo iruditzen zaizue menua? Eta purea denondako egiten badugu ere, ondo? Edo gurago duzue beste zerbait afaltzea? Bota proposamenak.
Erantzun nortzuk zatozten eta nortzuk ez, bale?
eskerrik asko,
oihana
Iruzkinak
NEREA E. 2010-11-10 15:15 #1
Aupa!
Maddi, Juan Luis eta ni juango ga. Menua oso ondo dagola pentsatzen jat. Zapatuan Juan Luisen eguna danez, kafiakin hartzeko pastak bere kontu.

Iban 2010-11-10 22:59 #2
Gu ere apuntatzen ga. Menua ona pentsatzen jaku.. Guretzat ere purea primeran. Oihana laguntzarik nahi baduzu esan, purea egiteko, hanburgesak egiteko...
Nagore 2010-11-10 23:59 #3

Gu ere hor izango gara! menua primeran... eta gu ere laguntzeko prest!

Larunbat gauean a ze berotasuna egongo den oheetan... berez atzealdeak nahiko libre izaten dira, ba, gaztainak jan ondoren... igandeko lasterketan propultsioa izango duzue! hori ez da doppinga?

oihaan 2010-11-11 10:46 #4
estimatuta dago laguntza,
moldatuko gara danon artean
eskerrik asko

Pozatarrak 2010-11-11 16:08 #5
Gu ere apuntatzen gara baina kalabaza purerik ez dugu jango.

nora-asier 2010-11-11 21:35 #6
Gure intentzioa joatea izango zen,baina Aiora gurea gaixotu egin zaigu edo... Bixetako bat behintzat joango da Elaiarekin eta sortea badago eta Aiorak ez dauka ezer,laurok agertuko gera. Menua oso ona,hortan ez dago arazorik,beti bezala. Ondo segi .
Urtza 2010-11-11 21:56 #7

Gu, larunbatean Bergarara joango gara baina afaltzera ez gara geratuko, gero berandu egiten zaigu eta

Urtza

oihana 2010-11-11 22:46 #8
Eta Pozatarrak zer afalduko duzue? Hanburgesak bakarrik, berakatz-sopa, fideo-sopa, entsalada, bokatak, arroza ... Ezer berezirik erosi behar da zuendako?

Rioja eta Urtza, ea etxera joan aurretik ikusten dugun elkar,
oihana

Nerea L 2010-11-12 08:21 #9

Gu ere agertuko gara. Menua oso ona.

Utzi iruzkina: