Denboran bueltaka

Behin irten nintzen etxetik nonbaitera eta oraindik jarri nintzen banku hartan nago nora nindoan pentsatuz

Ikasketak burutu eta lan bat bilatu ondoren familia bat eratu. Orduan izango da norbait erresetagarria gizartean, "normala". Bada hori egin ez duenik, batzuk beste bide alternatibo bat bilatu dutelako eta beste batzuk bide "txar" horretatik joan zirelako noizbait. Hasieratik hartu beharreko bide "sozialki errespetagarria" hartzen duen horri meritu gutxi eransten diot, merituak ez du zertan ona izan. Eta beste estarta baten barrena abiatzen denari? Ausardia. Lagun batek azaldu zidan atzo ume umetatik eskenatokiak maite zituela, artista izan gura zuela, ospetsu bihurtu nahi zuela, adorat...


Plaza hartan, hiri hartan, kafetegi hartan, betiko agurea, begira asko ikusi gabe, ikusteko askorekin. Begiak altxatu eta emakume gazte bat lehenengo pisuko balkoiko azken burdinatxoan zutik. -Zer zabiltza? __agureak. -Bota egingo naiz, akabo, nahikoa da! -Zer diozu baina, gaztea zara oraindik, asko geratzen zaizu bizitzeko, hartuko nuke nik zure sasoia! -Zuk ez zara ni, eta hobe zuretzat, kendu zaitez paretik, azpian harrapatuko zaitut bestela. -Ondo da egizu salto agure honen gainera nahi baduzu, gaur ez bada bihar hilko naizelako. Neska gazteak agurearen gainera egin zuen salto lur...


Umetan pentsetan neban bakoitzak bere papela betetan ebala munduan, orduko mundu txikia, halan bazan behintzat. Aitita-amamak aitita-amama izateko jaio zirela. Gurasoak beti guraso. Eta umeok beti ume. Batek daki pentsamendu horrek buruan bueltaka euki nebazanetik zenbat pertsonagaz gurutzatu nazen kalean, bizi osoan. Eta pertsonako papel bat. Papel bat bakoitzarendako. Holan balitz, azalpen errez bat litzake bizia. Baina antza ez da holan. Ez dago betiko gaztetasunik, ezta betiko zahartzarorik be. Dana danondako. Edo ezebez askotan, edo zati bat. Konturatu naz ez dagoela bizi osorik, ...


Goizeko 3ak aldean gertatu zela irakurri dut folio erdiko orrixkatxo baten. Neska trenetik Durangoko apeaderoan jeitsi zenean gertatu zela biolazio saiakera. Neskak ihes egitea lortu ei zuen. Eta ihes egiterik izan ez balu? Beharbada orduan hitz egingo luke jendeak gertatutakoari buruz, komunikabideek ere hartuko lukete kontuan. Baina ez zen "ezer" gertatu. Ez du morborik sortzen antza. Bilgune Feministaren kartel horiei eta aldizkariren batera idatziriko eskutitzen bati esker enteratu naiz ni. Ez dut esan nahi derrigorrean mundu guztiak enteratu behar duenik, baina besterik gabe pasatzen u...


 Betiko kaleetn ibili naiz, betiko lagunekin, betiko tabernetatik, betiko kontuak kontatzen, betiko sargoriarekin. Betikoak hausten dituenik gertatzen denean konturatzen naiz betikoa hor dagoela. Eta haustura horrek urduri jartzen nau, gaur ere bai. Betiko tabernako betiko txokoan eseri garenean begirada altxatu eta ezohikotasunarekin egin dut topo.  Badirudi liberalak garela, askeak, bohemioak sarriegi, "carpe diem" horren jarraitzaile, ez beti betetzaile. Tabernako txokotik betiko angulurantz galduarazi dut begirada eta nire sabelak buelta bat, onera edo txrrera baina buelta bat...


Beldur gara

akordatzen 1456130619539 Denboran bueltaka | 2006-05-12 12:06

  Nonbait entzun nuen zer pentsatu ez dugunean oroitzapenetan pentsatzen dugula. Zer pentsatuaren komodinak bailiran. Bakarrik, kezkarik barik gaudenean, lasai gaudenean heltzen ohi dira oroitzapenak gure buruetara.   Hori gertatzen dela, hala izango da baina ez dugu frogatzeko beta handirik izaten, gura ez dugulako beharbada. Nahi ez dugulako diot, ez zaigulako gure buruarekin bakarrik geratzea gustatzen. Beldurtu egiten gaitu, biktima sentiarazten gaitu. Geure burua da gure etsairik handiena.   Pentsatzera ohituta ez gaudelako izango da, edo gauza superfizialez soilik ardur...


Sekretu anonimoa

9
akordatzen 1456130619539 Denboran bueltaka | 2006-03-09 20:58

Aspaldian neure buruarekin dantzan egiten dut egunero, nire hankak zapaltzen ditut behin eta berriro, eta min hartzen dut. Ez dut nigandik irtetzeko adorerik, nire azalaren babesean gordetzen naiz.Sarritan nire sentimentuak pizten dituen norbait ikusi eta ez dut begiratu baino egiten, ez dut deus esaten, ez diot ezer galdetzen, eta denborak bere horretan jarraitzen du. Bakarrik ikusten dut nire burua jendez inguratuta nagoen une oro, gainontzeko askok badaki zer gustatzen zaion, zer duen, zer ez, zer gura duen eta zer ez duen gura... edo igual ez daki baina nik ere ez, edo igual nik beste ...


 Nor ez da oihartzunarekin hitz egiten saiatu? Eta norberaren itzalaren gainera salto egiten, nor ez da ahalegindu? Ni bai, askotan, baina ez dut oraindik lortu, eta ez dakit noizbait lortuko ote dudan. Gauza askotan saiatzen naiz egunero, batzutan konzieteki eta beste askotan konturatu barik egiten dut. Berez. Instintoa igual.   Sarri pentsatzen dut ezin duguna lortzen saiatzen garela, ez dugula lor dezkeguna lortzeko saiakerarik egin nahi. Hobeagorik ez dugula gura onena gura dugula. Ez gara konformatzen, ez dugu zoriontasunik aurkitzen, ez 10 segundu baino gehiago iraungo dueni...