Bizitzaren preso

akordatzen 1456130619539 Denboran bueltaka | 2006-06-13 20:33

Plaza hartan, hiri hartan, kafetegi hartan, betiko agurea, begira asko ikusi gabe, ikusteko askorekin. Begiak altxatu eta emakume gazte bat lehenengo pisuko balkoiko azken burdinatxoan zutik.

-Zer zabiltza? __agureak.

-Bota egingo naiz, akabo, nahikoa da!

-Zer diozu baina, gaztea zara oraindik, asko geratzen zaizu bizitzeko, hartuko nuke nik zure sasoia!

-Zuk ez zara ni, eta hobe zuretzat, kendu zaitez paretik, azpian harrapatuko zaitut bestela.

-Ondo da egizu salto agure honen gainera nahi baduzu, gaur ez bada bihar hilko naizelako.

Neska gazteak agurearen gainera egin zuen salto lurretik 10 metrora zegoen  lehenengo balkoi hartatik.

-Ppo -zag -o        or - ain?___ agureak.

-Ez, heriotzak zurekin oheratu nahi du gaur eta ni bizitzak hartu nau preso.

 


Utzi iruzkina: