Beldur gara

akordatzen 1456130619539 Denboran bueltaka | 2006-05-12 12:06

  Nonbait entzun nuen zer pentsatu ez dugunean oroitzapenetan pentsatzen dugula. Zer pentsatuaren komodinak bailiran. Bakarrik, kezkarik barik gaudenean, lasai gaudenean heltzen ohi dira oroitzapenak gure buruetara.

  Hori gertatzen dela, hala izango da baina ez dugu frogatzeko beta handirik izaten, gura ez dugulako beharbada. Nahi ez dugulako diot, ez zaigulako gure buruarekin bakarrik geratzea gustatzen. Beldurtu egiten gaitu, biktima sentiarazten gaitu. Geure burua da gure etsairik handiena.

  Pentsatzera ohituta ez gaudelako izango da, edo gauza superfizialez soilik arduratzen garelako. Bakarrik gaudenean ez dugu irtenbiderik, ez bada berriketa faltsuren bat sortzea, esan behar ez direnak esatea, behar baino gehiagoko hitzjarioa erakustea... geure buruen beldur gara, konpromisoaren beldur, ondorioen beldur, benetakoaren beldur..


Utzi iruzkina: