Sekretu anonimoa

akordatzen 1456130619539 Denboran bueltaka | 2006-03-09 20:58
9

Aspaldian neure buruarekin dantzan egiten dut egunero, nire hankak zapaltzen ditut behin eta berriro, eta min hartzen dut. Ez dut nigandik irtetzeko adorerik, nire azalaren babesean gordetzen naiz.Sarritan nire sentimentuak pizten dituen norbait ikusi eta ez dut begiratu baino egiten, ez dut deus esaten, ez diot ezer galdetzen, eta denborak bere horretan jarraitzen du.

Bakarrik ikusten dut nire burua jendez inguratuta nagoen une oro, gainontzeko askok badaki zer gustatzen zaion, zer duen, zer ez, zer gura duen eta zer ez duen gura... edo igual ez daki baina nik ere ez, edo igual nik beste askok baino hobeto dakit eta ez dut esan nahi. Isiltasuna berba jarioarekin nahastatuz lotzen ditut nire berbak, nire sentimentu superfizial oro azaleratuz eta oihuhatu behar nituzkeenak gordez, lotuz, sufrituz...

Orain idazten dut nahi dudana, berbek babesten naute, anonimotasunak laguntzen nau, ausarta naiz, hemen. Eta esan dezaket zer gura dudan zein neska maite dudan eta zein ez, eta ez ditudala mutilak gustoko eta neska izanik neskak gustatzen zaizkidala. Hemen diot soilik. Babesean.

josu

josu 2006-03-10 00:53 #1

Ulertzen zaitut, eta zertaz ari zaren badakidala ere uste dut.

Azkenean, anonimotasun horrek indarra ematen digu, baina indar hori barruan da.

Kanporatzea besterik ez da. Gauza errazik ez, baina barnean dagoela jakinda, errazagoa bai.

Gauza anonimoak, askotan, anonimotasuna gordetzen duenaren baitan bakarrik gelditzen dira. Eta pena bat da. Pena jakin behar duenak ez jakitzea. Pena anonimotasunaren atzean izkutatzea. Azkenean, damua da nagusi eta biziko ditugun bi egunak anonimotasunak babesturik eta damua nagusi delarik bizitzea ez du merezi. Eutsi goiari!

josu

josu 2006-03-10 00:54 #2

josu 2006-03-10 00:56 #3

josu 2006-03-10 01:09 #4

Barkatu, baina mezua duplikatu dot nahi barik...eta ez dakit nola laga bakarra... Nik ere bizi izan dut anonimotasunaren ausardia nahiz eta zure experientzia bera bizi ez, edo ez arlo berdinean behintzat. Baina azken finean zein da diferentzia? Arloa dena delakoa dela, norbera den bezalakoa izatea berebizikoa da! Berriz ere... Eutsi goiari!

2006-03-11 20:16 #5

Eskerrik asko josu! Irakurtzearren eta erantzutearren, nire anonimotasuna konpartitzearren. Eutsiko diot goiari, oraindik bai behintzat! muxu bat!

josu

josu 2006-03-16 23:35 #6

Kaixo neska!

Entzutea, bata bestearengatik egin dezakegun gutxiena da. Entzutea eta ulertzea. Azken hau askotan zailagoa egiten zaigu. Dena dela, ez dago zer eskertu behar, entzutea eta ulertzea gizakiaren baitan bait dago. Tamalez, batzuk askotan ez gara hortaz ohartzen. Animo neskatila! Besarkada haundi bat!

josu

josu 2006-03-16 23:41 #7

Beste gauza bat. Entzutea eta ulertzeaz gain goiari eustea ere gizakiaren baitan dago, beraz, eutsi goiari, orain eta beti!

itxuragabeko izakia

itxuragabeko izakia 2006-05-12 12:35 #8

<p>Testu polita benetan.&nbsp; Ni ere antzeko sentitzen nahiz askotan, anonimotasunean, amatxoren sabelean eta plazentak babesturik banengo bezala.</p>

<p>Askotan&nbsp;lotsatu egiten naiz neure buruaz horregatik.&nbsp; Babes sentipen horrek ez du ezertarako balio.</p>

<p>&nbsp;</p>

2006-05-14 15:40 #9

Pozten naiz irakurri nauzulako itxuragabeko izakia, eta pozten naiz uletu duzulako, ulertu nauzulako. Eta gustatuko litzaidake zuk zeuk ere zeozer idatziko bazenu, benetan. Hala ba, eskerrik asko eta animatu.

Utzi iruzkina: