"toqué el cielo" esan zidan
Ikasketak burutu eta lan bat bilatu ondoren familia bat eratu. Orduan izango da norbait erresetagarria gizartean, "normala". Bada hori egin ez duenik, batzuk beste bide alternatibo bat bilatu dutelako eta beste batzuk bide "txar" horretatik joan zirelako noizbait. Hasieratik hartu beharreko bide "sozialki errespetagarria" hartzen duen horri meritu gutxi eransten diot, merituak ez du zertan ona izan. Eta beste estarta baten barrena abiatzen denari? Ausardia. Lagun batek azaldu zidan atzo ume umetatik eskenatokiak maite zituela, artista izan gura zuela, ospetsu bihurtu nahi zuela, adoratua izan. Eta lortu zuela. Lortu zuen bere gorputza osorik pintatu eta 5000 pertsonaren aurean errege sentitzea. "toqué el cielo" esan zidan. Desio zuen guztia eskuratu zuenean hutsik sentitu zela esan zidan, zerutik lurrera erori zela.
Orain "proyecto hombre" delakoa amaitzear dago, bizi berri baten hasieran, "soy privilegiado por poder vivir dos vidas en una" esan zidan. Madrilgo ospeak utzi eta herira itzui da, orain zoriontsua dela esan zidan. Lagun hark kontatuak zer pentsatu ugari eragin dit.
Bizitza bakarrean bizitza bi bizi ditu, beste gainontzekook bakarra, eta beharbada zerua ukitu gabe inoiz. Zerua eta lurra ukitzeak erdikoa aprezitzen lagundu dio berari. Eta guztiz ziur nago hemendik aurrera gutako inork baino gehiago disfrutatuko dula , bizitza,sentimentu bakoitza, besarkada bakoitza, besarkadak batez ere.
Eskerrik asko miko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: