Errutinan gaurko orbaina

akordatzen 1456130619539 Denboran bueltaka | 2006-05-15 00:25
1

 Betiko kaleetn ibili naiz, betiko lagunekin, betiko tabernetatik, betiko kontuak kontatzen, betiko sargoriarekin. Betikoak hausten dituenik gertatzen denean konturatzen naiz betikoa hor dagoela. Eta haustura horrek urduri jartzen nau, gaur ere bai. Betiko tabernako betiko txokoan eseri garenean begirada altxatu eta ezohikotasunarekin egin dut topo.

 Badirudi liberalak garela, askeak, bohemioak sarriegi, "carpe diem" horren jarraitzaile, ez beti betetzaile. Tabernako txokotik betiko angulurantz galduarazi dut begirada eta nire sabelak buelta bat, onera edo txrrera baina buelta bat, hotzikara bat, erutinaren azaleko orbantxo bat, ez zulorik. Neska bi musuka.

 Lagunei begiratu diet diskrekzioz, ustez. Eta sabel buelta aurpegia ikusi diot baten bati. Neskei begia ezin kendu aritu naiz, igual gara, begiratu, orain ez, orain beste apur bat, orain distraitu aurpegia jarriz... Eta neska bikotea han, beraien munduan, beraien errutinako orbainean dantzan, musuka, zoriontsu, gustora. Eta gu han gure bizi eta izate idealista eutsi nahian eta ezinean.

  Ez gara esaten dugun guztia, ni ez behintzat, ni esaten ez dudan asko naiz, ia dena. Eta neska haiei begira konturatu naiz enbidiak eman didala buelta bat sabelean, emozioa sortu didatela, sentitzera bultzatu nautela, igorri egin didatela. Zorionak niri gaurkoagatik eta zorionak eta eskerrik asko neskak zaretenak zaretela.

itxuragabeko izakia

itxuragabeko izakia 2006-05-29 22:42 #1

<p>Hainbeste hitz egiten da gaur egun sexuaz ... hainbeste gustatzen zaio jendeari sexuaz hitz egitea ... asko gustatzen zaigu jendeari esperientziadun jendea garela erakustea ... baina egin? egiten al du larrutan jendeak?&nbsp;eta maitasuna egiten al da?</p>

<p>Egingo balitz ez litzateke sexuaz hainbeste hitz egingo.&nbsp; "Carpe Diem" jarrera estetiko hutsa da.</p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: