"Zin dagizut ez nazela egundo hilko"

akordatzen 1456130619539 Denboran bueltaka | 2006-06-09 17:12
2

Umetan pentsetan neban bakoitzak bere papela betetan ebala munduan, orduko mundu txikia, halan bazan behintzat. Aitita-amamak aitita-amama izateko jaio zirela. Gurasoak beti guraso. Eta umeok beti ume.

Batek daki pentsamendu horrek buruan bueltaka euki nebazanetik zenbat pertsonagaz gurutzatu nazen kalean, bizi osoan. Eta pertsonako papel bat. Papel bat bakoitzarendako. Holan balitz, azalpen errez bat litzake bizia. Baina antza ez da holan. Ez dago betiko gaztetasunik, ezta betiko zahartzarorik be. Dana danondako. Edo ezebez askotan, edo zati bat.

Konturatu naz ez dagoela bizi osorik, danak hausten direla goizago edo beranduago, beranduegi eta goizegi be bai askotan. Eta aspaldion ez dakit nun entzun dodan esaldiak zentzuna galtzen dau nire barruan eta biziaren baitan. "Zin dagizut ez nazela egundo hilko". Promesen denborak ez direla existitzen eta zain dagoena ez dagoela zain, denborapasan dago. Onerako edo txarrerako. Dana dala hau da dauena eta motza dana laburtzen ezingo gara ba saiatu, sinplea dana sinplifikatzen edo desagertarazten ez gaitezan saiatu, ez daigun umetako ametsik galdu eta jarraitu daigun pertsonon papel utopikoetan sinesten.

jonas

jonas 2006-06-10 00:01 #1

Sinplea dana sinple bizi beharko geunke eta gauzak umetako ilusiƱoagaz disfrutatu. Ez dot 40en krisirik aitatu nahi baina neu be sensibleago nabil denboraren iheskortasunaren aurrean. Egiteko genduzanen, egin doguzanen eta egin nahi doguzanen balantzaren aurrean, konforme ez eta bildur eta damuekaz beteta. Txumaren blogean, komentario batean, mutilok aitagaz izandako hartu-emon estandarraren sujerentziak emon eustan, bai, zer pentsatu:

http://www.berria.info/blogak/txuma/index.php?blog=24&title;=adin_tonto_bat&more;=1&c;=1&tb;=1&pb;=1#comments

Gustatu zait idazten duzuna, oraintxe neureratuko zaitut.

jonas

jonas 2006-06-13 20:28 #2

<p>Irakurri dut txumaren testua, laburra baina argia, egiazkoa. Zer pentsatua diozu, eta bai hala da, bere txikitasunean ia lazgarria egin zait testutxoa. Peter Panen bizarrak ez nituen egundo imajinatuko.&nbsp;Eskerrik asko.</p>


Utzi iruzkina: