Itsuaren koloreak
Nor ez da oihartzunarekin hitz egiten saiatu? Eta norberaren itzalaren gainera salto egiten, nor ez da ahalegindu? Ni bai, askotan, baina ez dut oraindik lortu, eta ez dakit noizbait lortuko ote dudan. Gauza askotan saiatzen naiz egunero, batzutan konzieteki eta beste askotan konturatu barik egiten dut. Berez. Instintoa igual.
Sarri pentsatzen dut ezin duguna lortzen saiatzen garela, ez dugula lor dezkeguna lortzeko saiakerarik egin nahi. Hobeagorik ez dugula gura onena gura dugula. Ez gara konformatzen, ez dugu zoriontasunik aurkitzen, ez 10 segundu baino gehiago iraungo duenik. Baina saiatzen gara zoriontasuna bilatzen, zer gara ba aldrebesak!
Errutinaren aurka borrokatzen dugu, aldatzen saiatzen gara, desberdinak izaten, laranja kolorez janzten gara eta janari indiarra probatzen dugu. Baina ez da ezer aldatzen.Aldaketa nahia ere errutina baita jada. Ezin dugunaren bila beti, utopiaren metadona usaitzen dugu bazter guztietan eta ezin dosirik txikienarekin konformatu.
Egunero munduan zenbatu ezineko saiakera kopurua gertatzen da, bakoitza bere kontutik, batzuk taldean eta beste batzuk bakarrik. Hori da bizitzaren bidea saiatuz lortzea eta gehiago lortu nahi izatea eta ezin izatea eta ahal izatea eta gehiago eta gehiago eta gehiago gura izatea, hil arte. Ez gara egundo konformatzen ,ez hemen eta ez beste inon. Bizirik darraigun heinean hala jarraituko dugu eta hiltzen garenean batzuk igual berpizten saiatuko gara eta saiatuko gara bizitzari eusten.
Nik hala ere saiatzen jarraitzeko asmoa dut, nire itzala zapaltzeko ideia ez dut ahaztu nahi, oihartzunarekin eztabaida luzeak egingo ditut, nire ispiluko isla baino arinago mugituko naiz, itsu bati koloreak kontatuko dizkiot, eta utopiaren dosi gorena lortuko dut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: