Erretiratuaren bitakora

Azaroaren 9an, arratsaldeko 17:15ean, hartzen dugu autobusa bidaiaren azken etapa egiteko: 1.099 km eta 14 ordu  Buenos Airesera iristeko. Falta zaizkigun egun hauetan Argentinako hiriburuan eta gertuko Florencio Varelan (nire izekoren herrian) pasatu nahi ditugu. "La Casa Rosada" Azken etapan egoteak eta Florencio Varelan izandako elkarrizketa luze eta lasaiek Argentinari berari buruzko aipamen batzuk eta, agian, iritzi ausartegi batzuk ematera gonbidatu gaituzte. Argentinak 2.784.000 km2 ditu, munduko zortzigarren herririk handiena da eta 40,1 milioi biztanle da...


Urriaren 31n, Cafayatetik irten eta astiro-astiro mendebaldea utzi barik (Andeetatik aldendu barik) hegoalderantz abiatzen gara. Cafayate utzi baino lehen herrian dauden upeltegi piloetatik "Domingo Molina" aukeratu dugu bisitatxo bat egiteko. Mendizerra baten magalean dago, eta Cafayate herriaren eta haranaren ikuspegi ederra dauka. Bisitan ohiko azalpenekin batera ardo dastaketa sartzen da. Horri esker, paraje eder horretan,  haraneko gazta zati batzuekin batera, upeltegian ekoizten dituzten  ardo zuri eta beltzak dastatzen ditugu. Eta dena doanik¡ Domingo Molina upeltegian Hor...


Urriaren 24an, goizeko 09:30ean, prest gaude autobusa hartzeko, eta nazioarteko zirkuituaren azken zatiari ekiteko. Autobusa Txileko San Pedrotik Argentinako Saltaraino doa, baina gu, Saltan egon garenez, "Quebrada (harana) de Humahuacako" Purmamarca herrixkan geratuko gara.Dena "ondo" antolatu dugu bidaia behar bezala aprobetxatzeko: autobusak bi pisu ditu eta guk goikoaren lehen jarlekuak hartu ditugu, 180º-ko bista panoramikoa izateko.Ibilbidea espero genuen bezain ederra da. Hasieran Andeak mendikaterantz hurbilduz, gero mendikatea eta altiplanoa zeharkatuz eta, azkenean, zigi-zaga izug...


Urriaren 18an ematen diogu hasiera "Nazioarteko zirkuituaren bigarren zatiari". Izan ere, egun horretan, goizeko 10:30ean, Uyuniko hotelaren atarian prest gaude gure bila etorriko den autoa hartzeko. Baina, zoritxarrez, denbora pasatzen denez eta autoa agertzen ez denez, duela 15 urte bizi izan genuen esperientzia tamalgarria berriro errepikatuko den beldur gara. Aurreko bidaia hartan zenbait gorabehera izan genituen autoaren "arranqueak"  ez zuelako ondo funtzionatu. Aurten, azkenean, autoa agertzen da eta berarekin batera gure bidaideak izango direnak: bi neska brasildar eta Kro...


Salta-Uyuni (Bolivia)-S.Pedro Atacama (Txile)-Salta zirkuitua hasieran bi zatitan kontatzea pentsatu genuen (bakar batean gauza gehiegi batera izango zirelako), baina Boliviara pasatu eta Uyunitik Potosirako joan-etorria egitea erabaki dugunetik kontakizuna hiru zatitan egingo dugu.Lehenengo zatia (Salta-Uyuni-Potosi) Salta hirian hasi da, zehazki ipar-mendebalderantz trenez egin dugun bidaian; "El tren a las nubes" gero eta ezagunagoa da, egiten duen ibilbidea, aukera izanda, egin behar den horietakoa delako. Saltatik (1.200 m) irteten da, eta astiro-astiro ingeniaritza lan ikara...


Urriaren 2an Corrientes hiriburura iritsi gara. Igandea da, eta, hementxe ere, gutxi gorabehera 2000 km-ra dagoen Puerto Madryneko igandean bezala, argentinar guztiak kalean daude. Ikustekoak dira Puerto Madryneko Costanera eta Corrientesekoa (Parana ibaiaren ertzean). Adin guztietako agentinarrak eguna pasatzen matearen (gorostiaren genero bereko zuhaizka baten hostoen) inguruan. Matea, antza, gauza guztien gainetik, errito sozial bat da, eta familian edo lagun artean bilduta hartzen dute. Horrela ematen dituzte orduak, batez ere “platikatzen”; agian, modu horretan trebatzen dira...


Irailaren 25ean autobusa hartzen dugu Puerto Madrynetik Buenos Airesera joateko. 1300 kilometrotik gora, eta 18 orduko bidaia. Guk, ahal izanda, nahiago dugu aukera hori hegazkinarena baino. Herri bat ezagutzeko hobea da, eta, gainera, merkeagoa. Kasu honetan, bestalde, badago beste arrazoi bat, hegazkin asko eta asko ez direla irten Txileko Osorno probintzian dagoen Puyehue sumendiak uztailean errautsak botatzen hasi zenetik. Sumenditik Peninsula Valdesera 1000 kilometro baino gehiago egon arren, errautsak, egun batzuetan, 12 ordutan iritsi dira. Peninsula Valdeseko latitudea (42° 5 S) eta...


Ez dut argi izan zer egin blogarekin, baina Peninsula Valdesen izan ditugun ikuskizun ikaragarriek eta bizipen hunkigarriek animatu egin naute berriro idaztera. Aurerkoa irakurri zenutenok konturatuko zarete etapa berri honetako blogaren izenburua aldatuta dagoela. Hauxe da Peninsula Valdesi egiten diogun hirugarren bisita, denetan bueltatzeko gogoa izan dugu, eta honetan gauza bera gertatu zaigu. Sasoi honetan etortzeko arrazoi nagusiak hegoaldeko bale "franca" izenekoak (Eubalaena glacialis) eta itsas elefanteak (Mirounga leonina) izan dira. Asko espero genuen bisita honetatik d...


Lagunekin eta lankideekin harremanetan jarraitzeko kaiera izan nahi du blog honek.  Afrikan (Namib basamortuan) ateratako argazki bat.