Nazioarteko zirkuitua I

No profile photo Erretiratuaren bitakora | 2011-10-12 23:39
15

Salta-Uyuni (Bolivia)-S.Pedro Atacama (Txile)-Salta zirkuitua hasieran bi zatitan kontatzea pentsatu genuen (bakar batean gauza gehiegi batera izango zirelako), baina Boliviara pasatu eta Uyunitik Potosirako joan-etorria egitea erabaki dugunetik kontakizuna hiru zatitan egingo dugu.

Lehenengo zatia (Salta-Uyuni-Potosi) Salta hirian hasi da, zehazki ipar-mendebalderantz trenez egin dugun bidaian; "El tren a las nubes" gero eta ezagunagoa da, egiten duen ibilbidea, aukera izanda, egin behar den horietakoa delako. Saltatik (1.200 m) irteten da, eta astiro-astiro ingeniaritza lan ikaragarria suposatu zuen trenbide errepikaezinetik San Antonio de los Cobres (4.200 m) herrixka meatzariraino doa.

El tren a las nubes

3000 metroko desnibel horretan zeharkatzen dituen erliebe ezberdinek (mendixkak, mendi ederrak, lautada ikusgarriak, haran bakartiak...), horietan agertzen diren forma ugariek eta, bereziki, harrapatzen gaituzten kolore multzo ikaragarriek behatutakoa deskribaezina egiten dute eta, aldi berean, bizi izandakoa ahaztezina.

San Antonio de los Cobreserako bidean

Hurrengo egunean, urriaren 9an, Boliviarantz hurbilduz, Saltatik Humahuaca izeneko herrira goaz. Herri indigena, herri polita, baina batzuetan turistikoegia. Horregatik, pare bat egun lasai egoteko Humahuacatik 3 ordura (78 km) dagoen Iruyara goaz. Mendiz inguratutako herrixka isolatu, erakargarri eta, gauza guztien gainetik, lasaigarri hori ezinhobea da atsedentxo bat hartzeko.

Iruya herria

Iruya herria

Atsedena hartzeaz gain, ibilbide bat (oinez) egiteko aukera dugu. Ibilbidean oraindik isolatuago dagoen San Isidro herrixkara joaten gara. Guztira 16 bat kilometro gozatzeko. Paisaiek, hementxe ere, kolorez betetako margoek dirudite, eta, gainera, sentitzen den bakardadea eta "zoriontasuna" paregabeak dira.

Gure bidaia 461
San Isidrorako bidean

Egun hauetan guztietan bisitatu dugun  inguru osoan indigenen presentzia oso nabaria da eta, agian,  Bolivia gertu dagoelako, indiginesmoa inon (Argentinan salbuespena baita) baino ageriago dago, nahiz eta euren hizkuntza ia erabat galduta egon.

Urriaren 13an Argentina utzi eta Boliviara sartzen gara. Humahuacatik mugan dagoen La Quiacaraino autobusez goaz (170 kilometro), muga oinez pasatzen dugu, eta Boliviako lehen herrian, Villazonen hain zuzen, trena hartzen dugu Uyunira joateko (310 bat kilometro eta 10 ordu).

Uyunin duela 15 urte egon ginen lehen aldiz. Aldaketak topatu ditugu, orain bidai agentzia eta hotel ugari daudelako, baina herriaren izaera ez da apenas aldatu: lehen orain bezala herri hotz (tenperaturagaitik) eta haizetsu honek herri "inhospitoa" dirudi.

Urriaren 15ean autobusez Potosi hirira goaz. Errepidea oraintxe ari dira asfaltatzen, eta 230 kilometro egiteko 5 ordu behar ditugu.

Potosi 4000 metroko altueran dagoen hiri meatzaria da;  "Cerro Rico" izeneko mendian aurkitutako zillarrari esker mundu osoan ezaguna egin zena. Izan ere, mendixka horretan egon zen zillarraren kantitatea inon baino handiagoa izan omen zen. Horri esker 1625ean 160.000 biztanle zituen (Paris eta Londres baino gehiago) eta 36 eliza.

Aberastasun kalkulaezinaren erakusle izan zen hiri horrek, oraindik izaera kolonial ikusgarria (Saltak adibidez ez du konparaziorik) gordetzen du.

Potosi eta atzean "Cerro Rico"

Hala ere, neurri batean, lehengo hondarretatik (Cerro Ricoko zillara aspaldi agortu zen eta orain eztainua ustiatzen da) bizi den hiri hau munduko zilborra sentitzetik Boliviako altiplanoko seigarren hiria bihurtu da (1625eko biztanleriaren antzekoa da oraingoa).

Hiritik ibiltzeko zortea izan dugu, urriaren 16an, Bolivian hauteskundeak izan direlako; hauteskunde bereziak "aginte judiziala" aukeratzen dutelako. Bolivia egiten ari den esperientziaren barruan kokatu behar dira, eta munduan lehenetarikoak omen dira aginte judiziala hauteskunde orokorren bidez eratzen.

Hauteskunde egunetan herri osoa paralizatzen da, eta osoa diogu dena itxita dagoelako (jatetxeak barne), autobusik ez daudelako...Hiri bat bisitatzeko ez dago aukera hoberik, autorik gabe (hauteskundeak daudenean debekatuta daude), bertakoak paseoan lasai lasai...

Hauteskundetarako propaganda.

Bromak aparte, hauteskunde hauetan Gobernuan dagoen partiduaren (MAS) eta Evo Morales presidentearen onarpen-maila neurtzeko garrantzizkoak dira, azkenaldi honetan bere oinarri sozial zuzenarekin gatazka bat baino gehiago izan dituelako.

Bolivia herri berezia da. Guretzat, toki batetik bestera ibiltzeko, askoz erosoagoa da Argentina, baina Boliviak badu bere erakargarritasuna, besteak beste, oso gizarte bizia duelako. Bolivian Estatua beste herrialde batzuetan baino ahulagoa da (horrek dituen alde on eta txar guztiekin), baina gizartea,oro har, inguruan baino antolatuagoa eta indartsuagoa da. Evo Moralesek berak ere, nahiz eta onarpen maila handia izan orain arte, azken hamar hilebeteotan, bi proiektu garrantzizkoetan atzera egin behar izan du gizartearen erantzunagaitik.

Bihar, urriaren 17an, berriro Uyunira joango gara. Etzi, dena ondo badoa, Uyuniko gatzagak bisitatuko ditugu, eta handik bi egunera Txileko San Pedro de Atacamara iritsiko gara.

Pila

Pila 2011-10-16 23:42 #1

Y "si soy potosina?

Ritxi

Ritxi 2011-10-17 14:45 #2

a joaquina????

Rafa

Rafa 2011-10-18 11:10 #3

Egunon Basauritik!

Nire buru ameslari, lanetik zuengana doa, zuen azalpenak irakurtzen. Hortik ez daude animalirik? Jarraitu disfrutatzen!!

P.D. Atzo: Athletic 3 Osasuna 1 -Hobetzen doaz!!

Muxuak etxekoen partez!!

Karmen eta Ritxi

Karmen eta Ritxi 2011-10-18 15:28 #4

Egun on Uyunitik:

Hemendik animalia basati gutxi (vicuña batzuk, toki batzuetan, condorrak...) eta, oro har, landaretza gutxi ere. Paisaiak, berriz, eder-ederrak.

Damututa gaude zeun eskaintza (ordenagailu txikia) ez hartzeagatik. Argentinan, bereziki, toki gehienetan  WiFi dagoelako, eta ordenagailuarekin primeran ibiliko ginatekeelako, baina orain ez du erremediorik.

Orain, ordu erdi barru, hartuko dugu txangoa Uyuniko gatzagak bisitatzeko, eta hortik Txileko S. Pedro de Atacamara joateko. Gauzak normal badoaz, urriaren 20an San Pedron egongo gara.
Jarraituko dugu kontaktuan.

Besarkada bana hirurontzat

Ritxi

Ritxi 2011-10-18 15:37 #5

Egun on, Pilare:

Aurreko erantzuna osatzeko doa oraingoa. Hasi dira hauteskundeen emaitzak ezagutzen eta "boto nuloen" kopurua espero zena baino nabarmen handiagoa omen da. Agian, potosina gehienen aukera horixe izan da.

Egia esan, argazkiak ez eman arren, hauteskunde honetan generoaren ikuspegia presente egon da. Adibidez, Epaimahai gorena departamentuka aukeratzen da, eta departamentu bakoitzetik bi doaz: gizonezko bat eta emakumezko bat. Oraindik, ez dakigu zeintzuk diren Potositik joango direnak.

"Voto nuloen" irakurketa hauxe omen da: azkenaldi honetan Gobernuaren onarpena asko jaitsi dela. Adibidez, azken hauteskunde orokorretan Evo Moralesen partiduak %60tik gora lortu zuen, eta honetan, antza, onarpena %40-45ean egon daiteke.

Musutxuak.

JoseManu

JoseManu 2011-10-18 19:25 #6

Bigosek esan zidan hemendik zebilela. Kaixo!
Ze ondo bikote! Ze inbidia de la mala!
BAina ze demontre da "Joaquino"??? Caparrosistak ere hortxe? Ezin sinetsi!
Txiletik etorri zen gure Bielsa jauna! Jadanik: errealaren aurretikan, Caparrosen aurretikan (orain Mallorcan, eskerrak), osasunaren aurretikan... jakina!
Athletikek beste gauza batera jolasteko ahalmena zeukala demostratuta. Lasai hil naiteke.
Ez zorabiatu horrenbeste bueltakin: herri batetik bestera, estatu batetik bestera eta buelta... eta disfrutatu!!!
Besarkada handi bat!

txepe

txepe 2011-10-20 20:48 #7

Kaixo Ritxi eta Karmen:

Altura horretan nabaritu behar da oxigeno falta, hori gertatzen bazaizue jakin dezazuela Euskal herria oxigenoz bete egin da duela ordu pare bat ze ETAk aldarrikatu du behin betiko zu etena (se fini).

Nahiz batzuk eta hori espero komunikatua oso argia da, nik pentsatzen nuen baino argiagoa.

Gaurko eguna betetzeko ea Athletic-ek irabazten duen gaur Austriarrei.

Ondo pasatu Potosin.

Ritxi

Ritxi 2011-10-20 23:34 #8

Arratsalde on, JoseManu;

Gaur iritsi gara Txileko San Pedro de Atacamara. Boliviako Uyunitik San Pedroraino egin dugun ibilbidea ikusgarria da benetan. Gorabehera batzuk izan ditugu ekarri gaituen autoarekin eta autoaren gidariarekin; hala ere paisaiaz topera gozatzeko aukera izan dugu. Blogeko hurrengo zatian saiatuko gara hobeto kontatzen.

Asko pozten naiz zurekin  kontaktua izatea, baina nik uste nuen zu orekautagoa, objetiboagoa, zuhurragoa, zientifikoagoa...zinela. Bielsarekin zenbait partidu kaskar egin ondoren, Athleticek Ligan bi partidu jarraian irabazi dituelako beste jokoren (joko ederraren) jabe egin dela ondorioztatzea ez zaizu gehiegi iruditzen?

Ondo izan hortik eta eman gorantziak Asuni eta...

Besarkada bat

Ritxi

Ritxi 2011-10-20 23:40 #9

Arratsalde on, Txepe:

Orain dela gutxi iritsi gara Txileko San Pedro de Atacamara. Azken egunotan Boliviako altiplanotik ibili gara, eta ez gara munduko ezertaz enteratu.

Ez dakizu zenbat pozten nauen eman didazun berria. Ea baieztatzen den. Guk, dena den, zurea irakurri ondoren, gaur afaltzeko ardo txiletarra hartzea erabaki dugu. Berriak ospakizuna merezi du, eta guk hemendik modu hori topatu dugu.

Mila esker berriagatik, eta segi, ahal bada, horrelakoak kontatzen.

Besarkada bat.

Pila

Pila 2011-10-22 20:24 #10

Aupa, aupa: Jaso dugu e-maila ere ta blogean hobeto azaltzen zenutela ta hara ea ze gora-behera izan den bidaia neketsu horretan... Ta osteguneko albistea dela ta, Etarena, bizpahiru zelebrazio daramat gainean... Oraingoan ere ardo saltzaile-egileen negozio borobila. Ez da zelebraziorako baña hau bukatu eta lentoia (besugito) jango dugu.
Ba neukan gogoa Txepek galdetzen dizuena jakiteko, zelan alturarekin?
Ondo ixan aro barrixan!!

Pila

Pila 2011-10-22 20:28 #11

Ah, ta Potosinarekin bakarrik eskatzen nuen "A Joaquina" erantzutea, baña, hala ta guztiz, eskertzen da entsegu soziologikoa.

Bigos

Bigos 2011-10-22 22:18 #12

Ikusten dut BERRIAZ enteratuta zaudetela. Nik dardar pixka bat sentitu nuen ostegunean arratsaldeko 7etan berria eman zutenean. Zaudeten lekua ezin hobea da txiletar ardoarekin ospatzeko, nik San Mamesen egin nuen, nahiz eta Athleticek irabazi ez, baina bost axola holako gertakariaren aurrean. Bueno, Atakamako paisaia aluzinante hoietaz gozatu eta, argazkilari intrepidoa, ke menos, ipini blogean argazki bat.

Ritxi

Ritxi 2011-10-22 23:39 #13

Arratsalde on, Pilare:

San Pedron gaude, eta gaur gauez zuri eta lehengusuari gustatuko zitzaion txango bat dugu. Hemengo atmosferaren gardentasuna aprobetxatuz, astronomo frantziar baten eskutik zeruari behatzera joango gara. Berak teleskopioak dauzka, eta, antza, planetak (Saturno...), konstelazioak (Orion...) etab. ikusiko ditugu. Guk ez dugu ezer kontrolatzen, baina hemengo zeruek merezi dute txangoa. Zuek bai gozatuko zenuten¡¡¡ Kontatuko dizuegu esperientzia.

Besarkada bat

Ritxi

Ritxi 2011-10-22 23:46 #14

Arratsalde on, Bigos:

San Pedron gaude. Ezet jakin zein hoteletan. Gogoratzen duzue Don Raul, bada, hortxe gaude gu ere. Herria pentsatzen genuen baino turistagoa da, baina ondo gaude nahiz eta oso garesti egon.

Bielsari buruz komentatu didate agian ez dakizun historiatxo bat: San Mameseko azken partiduan (Osasunaren kontrakoan) pankarta bat atera omen zuen Clarisak izenarekin. Berak ez omen zuen argitu esanahia, baina Gernikako Clarisek bai: Joan omen zen komentura Clarisen laguntza eskatzen, oso erlijozalea omen da eta. Uste dut duen ezizena (El loco) ondo datorkiola.

Segi ospatzen, baina dena ez ospatu zeren bueltatzen naizenean nik ere nahi dut ospakizunean parte hartu.

Besarkada bat

josemanu

josemanu 2011-11-08 19:06 #15

Ai ene! Objetibotasun zientifikoaz gain beste gauza batzuk inportanteak ere baduade: sentimenduak, irudimena, sentsazioak... homeopatia bezala baina alderantziz badakizu.
Eta orain 10 partidu galdu barik, izugarrizko partidua barçaren aurka, Europan taldeko lehena... hil naiteke lasai: talde honek beste era batera jolasteko aukera bazuekan eta baduaka, noski.
Zuek jarraitu hortik disfrutatzen eta nik hemendik lelokeriak esaten jarraituko dut.
Markel aurrera!
Besarkada bana, aprobetxau!!!

Utzi iruzkina: