Argentinako ipar-mendebaldea: Salta
Urriaren 2an Corrientes hiriburura iritsi gara. Igandea da, eta, hementxe ere, gutxi gorabehera 2000 km-ra dagoen Puerto Madryneko igandean bezala, argentinar guztiak kalean daude. Ikustekoak dira Puerto Madryneko Costanera eta Corrientesekoa (Parana ibaiaren ertzean). Adin guztietako agentinarrak eguna pasatzen matearen (gorostiaren genero bereko zuhaizka baten hostoen) inguruan. Matea, antza, gauza guztien gainetik, errito sozial bat da, eta familian edo lagun artean bilduta hartzen dute. Horrela ematen dituzte orduak, batez ere “platikatzen”; agian, modu horretan trebatzen dira argentinarren artean ohikoa den hitz jariotasunean.
Parke nazionaletako bulego bat.
Hiri horretatik irten, Mesopotamia eskualdea utzi, Chaco pasatu eta Salta-Jujuyrantz goaz autobusez. Zeharkatzen den eremua Argentinako “indigenena” ei da.
Saltako Cachi herrian
Ezaguna denez, Argentina da Latinoamerikako herririk , izaeraz eta bizimoduz, europarrena (40 milioi biztanle dira, eta jatorriz indigenak direnak bakarrik 600.000 omen dira). Eurek, gainera, horrela sentitzen dira (agian, corralitoren ostean gauzak apur bat aldatu dira), eta, horregatik, indigenen presentzia harrotasunerako ezaugarri bat izan beharrean alboratu behar den orban bat bezala hartzen dute askok eta askok. Zer esanik ez, indigenak izan dira baztertuenak, eta eurek nagusi diren zonaldeak (oraintxe ezagutzen ari garenak) pobreenetarikoak dira.
Corrientes eta Chaco lotzen dituen zubia Parana ibaiaren gainean
Oraindik ere lautada ikaragarria eta, batzuetan, aspergarria ikusten dugu. Egia esan, Argentinatik kilometro piloa egin ditugu, ez bakarrik bidaia honetan, aurreko bietan ere bai , eta Andeetako inguru hurbilak kenduta, ia beste guztia (eta horrek guztiak zabalera itzela du) lau-laua da. Zeharkatzen ari garen eremu honetan hezetasuna, oro har, Atlantikotik sartzen da, latitude tropikal honetan ekialdetiko zirkulazio atmosferikoa nagusitzen delako. Hori da arrazoi nagusia hezetasuna gutxituz joateko ekialdetik mendebaldera.
Guk Saltara joateko noranzko hori hartu behar izan dugu, hau da, mendebalderantz jo behar izan dugu. Autobusek gauez egiten dute bidaia, eta, guk, paisaia, zati baten behintzat, ikusteko Corrientesetik 185 kilometrora dagoen Saenz Peña hirira goizez doan autobus bat hartu dugu. Saenz Peña Chaco probintziako erdigunean dagoen hiri bat da. Hiriaren sarreran kartel handi batzuek Chacora ura eramateko bigarren akueduktuaren obrak hasteko lanean daudela iragartzen dute. Izan ere, Chacoren zenbait zonaldetan (erdialdeko batzuek eta, batez ere, mendebaldekoek) ur-arazo larriak izan ohi dituzte.
Saenz Peñako udal bainuetxean ur berotan beratu, aurpegien garbiketa buztinarekin egin eta iluntzean Saltarantz doan autobusa hartu dugu: 645 km eta 10 bat ordu.
Udal bainuetxea Saenz Peñan.
Saltara urriaren 5eko 8:00 inguruan heltzen gara. Hurbiltzen ari garenean, aspaldiko partez, herria inguratzen duten mendixka batzuk ikusten ditugu. Amaitu da lautadaren monotonia eta eskertzen dira erliebearen gora beherak. Egia esan, Andes mendikatearen magalean gaude, eta hori topografian igarri behar da.
Iruzkinak
Bigos 2011-10-08 19:05 #1

Kaixo, bikote: izugarri poztu nintzen bloga berriro zabaldu zenutenean, horrela, modu xume honetan, etxetik neu ere bidaia egin dezaket zuekin. Badaukat nire aurrean zabalduta Argentinako mapa eta zuen ibilbidea segitzen dut: Entre Ríos, Corrientes, Salta…

Nostalgiarekin ikusten ditut Saltako argazkiak: teleferikoa hartu genuenean eta goitik hiria mendean izateko, edo San Francisco eliza koloniala bisitatu genuenean edo Los Cardones parketik ibiltzen ginenean egun zoragarri hartan (bertako batek esan zigun gaztetan kaktus gehiago zegoela) … Aizue, ez ahaztu Cafayate arroila bisitatzeaz, aholkatu nizuen moduan. Eta El tren a la nubes?

Bueno, ondiño duzue tokiak eta jendeak ikusteko, oseake bidaiaz disfrutatu.

Hemendik aparteko gauzarik ez. “Beranillo” bat disfrutatu dugu azken hamabost egunetan eta aprobetxatu dugu txango ederrak egiteko, bizikletaz ibiltzeko eta itsasoan bainatzeko, urak oraindik tenperatura atsegina du eta.

Bikote: suposatzen dut jakinaren gainean egongo zaretela gure Athletizen azkeneko boladaz. Enfin, Anoetan irabaztea, joku onarekin gainera ez da gauza makala (soilik esango dizuet 1.zatian Athletizen baloiaren jabetza % 60ko izan zela); badakit Karmen ez dela hain pozik egongo emaitzarekin baina badakizue: “nunca llueve –edo sale el sol, en este caso- al gusto de todos”. Beraz, badirudi gure Athletizek gurutzaldi-abiadura hartzen hasi dela.

Bueno, bikote: zabalduta uzten dut nire mapa zuen hurrengo etapak jarraitzeko.

Besarkada bana.

Ritxi 2011-10-09 04:44 #2

Gau on, Saltatik:

Zure aholkuak jarraituz, "El antiguo convento" hotelean egon gara, eta gaur "El tren a las nubes" egin dugu. Hotela primeran dago, oso-oso ondo; eta trenez egindakoa (zuek esaten zeniguten bezala) ikaragarriak, eder-ederra, zure jubilazioan egin beharrekoa.

Bihar Saltatik iparralderantz joango gara. Pentsatu dugu Saltako Iruya herria ezagutzea eta hortik Boliviara pasatzea. Gero, Txiletik bueltan pasatuko gara Cafayatetik (uste dut paisaiek merezi dutela, baina ardo zuriak ere).

Egongo gara kontaktuan. Besarkada bat.

Ritxi

TXEPE 2011-10-10 11:10 #3
Kristonako inbidia ematen didazue, Saltaren ingurua argazkitan ikusita dauka eta oso paisaje ederra emoten du, Basamortu eremuko sarrera moduan dela emoten du, Arizona antzeko paisajea.
Atacama ere mitikoa da niretzako, oso iradokitzaile niretzako, eta gainera hor ikusten dituzuen landare eta animali guztia berriak dira guretzako, ZELAKO LUJO!!.
Kontuz kriskitin-sugeekin edo horiek baino txarragoak egongo direnekin.
Ondo ibili eta gozatu.
Txepe
Ritxi 2011-10-10 14:56 #4

Egun on, Humahuacatik:

Argentinako iparraldean, Jujuy probintzian, dagoen herri indigena, da. Boliviatik gertu dagoelako edo, indigenismoa presente dagoen Argentinako herri bakarrenetakoa. Gaur, autobusez, inguru berean dagoen Iruya izeneko herrixka txiki batera joango gara, bertan bi egun egiteko. Gero Boliviako Uyunira joango gara, dena pentsatuta moduan baldin badoa.

Atacamara iristen garenean saiatuko gara argazki dezenteak ateratzen, Bigosek oso onak ditu duela bi urte egindako bidaikoak. Ea argazki horietako batzuk ipintzen ditugun blogean hortik ere ikusi ahal izateko.

Ondo izan. Ritxi

Pila 2011-10-11 22:41 #5
Aupa, aupa: 3. estaziñoko berriak eta informazioa ere mundiala. Parana ibaiko zubiaren argazkia noiz dago aterata, goizaldean ala iluntzean? Poli demasa. Enteratu zarete Hierro irlan lurrikarak dituztela eta La Restinga herria ere desalojatu egin dutela sumendia atera delako urazpian? Ez du zerrikusirik izango zuen lurrikararekin baña gogoratu didazue.

Ritxi 2011-10-12 01:21 #6
Argazkia iluntzean aterata dago. El Hierrokoa entzun dugu, baina ez dugu jakin La Restinga hustu egin dutela.
Gaur Iruya izeneko herrixka txiki batean gaude. Margotutako mendiz inguratuta. Ibilaldi bat egin dugu oinez erabat galduta dagoen herrixka txikiago bateraino eta benetan ikusgarria izan da. Argazkiek ez dute adieraziko inguru honetako edertasuna.

Musuak.

Ritxi

2011-10-15 11:31 #7
Kaixo Bikote:
Atzo heldu zitzaidan zuen postala. Eskerrik asko. Zelako kontrastea ezta? hezegune izugarri batetik basamortura. Hemendik aurrera jende gutxi ikusiko dutela suposatzen dut, eta gaueko zerua zoragarria izan behar da.
Ondo izan.
Txepe
Pila 2011-10-15 13:23 #8
Aupa, zelan gabiz ba? Hartu genuen zuen postala, eta morsen aurpegi lasaian zeuena imagina zeinkien. Gaur primerako ewldixa egiten du ta Matx, Pot ta Maiteren urtebetetzeak ospatuko ditugu. Musu bana

Ritxi 2011-10-16 21:50 #9
Arratsalde on, Potositik:

Zuei esker jakin dugu postalak heldu direla. Mila esker.

Gaur Bolivian hauteskundeak dira, eta herri guztia paralizatu egiten da: ez dago autobusik, jatetxeak itxita daude...Hala ere, kaleetatik ibiltzeko primerako aukera da, ez baitago autorik eta "potosino" guztiak lasai lasai dabiltza paseoan.

Hemendik, bihar berriro Uyunira goaz eta etzi, gauzak normal badoaz, Uyuniko gatzaga zeharkatu eta pare bat egun barru Txileko San Pedro de Atacamara iritsiko gara.

Musutxuak.

Utzi iruzkina: