Peninsula Valdes

No profile photo Erretiratuaren bitakora | 2011-09-26 22:42
11

Ez dut argi izan zer egin blogarekin, baina Peninsula Valdesen izan ditugun ikuskizun ikaragarriek eta bizipen hunkigarriek animatu egin naute berriro idaztera. Aurerkoa irakurri zenutenok konturatuko zarete etapa berri honetako blogaren izenburua aldatuta dagoela.

Hauxe da Peninsula Valdesi egiten diogun hirugarren bisita, denetan bueltatzeko gogoa izan dugu, eta honetan gauza bera gertatu zaigu. Sasoi honetan etortzeko arrazoi nagusiak hegoaldeko bale "franca" izenekoak (Eubalaena glacialis) eta itsas elefanteak (Mirounga leonina) izan dira. Asko espero genuen bisita honetatik datak oso aproposak direlako animalia horiez gozatzeko. Egia esan, bizi izandakoa gure espektatiben gaine-gainetik egon da.

Peninsula Valdesek baldintza ikaragarri onak ditu itsas faunaz disfrutatzeko. Kontuan izan behar da Peninsula plataforma kontinental zabalean dagoela, eta bertan izaera ezberdineko bi itsas korronte elkartzen direla, Brasiletik datorrena eta nutrienteetan aberatsa den Malvinetakoa hain zuzen. Horren guztiaren ondorioz Peninsulako urak oso aberatsak dira, eta, beraz, janari asko dago. Baina, baleen, itsas elefanteen eta beste animalia batzuen kasuan, beste arrazoi batzuek egiten dute toki hori hain berezia. Izan ere, dauden golkoen eta badien ur lasaiak ezin aproposagoak dira baleentzat bai kumeak izateko eta babesteko baita ernalkuntza lanak egiteko ere. Antzeko lana egiten dute elefanteentzat Peninsulan dauden itsaslabar malkartsuetako hondartza bakartiek.

Peninsula Valdes Peninsula Valdes

Punta Ninfaseko itaslabar malkartsuak Punta Ninfas

Bestalde, ezin dugu alboratu funtsezkoa den beste faktore bat: Peninsulan oso pertsona gutxi bizi direla, eta ia guztiak Puerto Madryn hirian.

Puerto MadrynPuerto Madryn

Irailaren 19an Peninsula Valdeseko Puerto Madrynera heltzen gara, eta bertan hiru egun egiten ditugu. Iritsi eta berehala, Puerto Madryneko badian (argazkikoa) zenbait balea ikusten ditugu. Hala ere, ikuskizunik ederrena Punta Ninfas izeneko hondartzan izango dugu. Bertaraino turismo gutxi doa oraindik, eta itsas elefanteen familia osoak gertutik ikusteko aukera ezin hobea dago sasoi honetan. Elefante arrak euren "harenak" eratu nahian (hori dela eta, euren arteko borrokak ohikoak dira, eta ez da zaila borroka horien ondorioz egindako zaurien aztarnak antzematea); emeak, bestalde, duten kume bakarrari titia ematen, eta egoera horretan dauden bitartean arrak aldentzen (hala ere, bi aste beranduago prest egongo dira ernalkuntza berriari ekiteko)... Egoera orokorra beraz, pil-pilean dago, eta hori guk ondo nabaritu dugu.

Punta Ninfasen itsas elefanteekin

Itsa elefante arra Itsas elefante arraItsas elefante arra eta kume bat

Arra eta kume bat. Arraroa.

Itsas elefante arra                                    Arra "harena" egiteko prest.

Itsas elefante emea Itsas elefante emea.

Puerto Madryn utzi, eta auto alokatuan Puerto Piramidesera joaten gara, hau da Erreserba integrala den eremuko herri bakarrera. Hiru egun egiten ditugu, eta autoarekin aukera dugu toki askotara joateko, ohikoetara eta turismo gutxi iristen den beste batzuetara ere. Horri esker, itsas faunatik aparte (itsas elefanteak, itsas otsoak, baleak, pinguinoak, eta itsas hegazti asko), lehorrekoa ere ikusten dugu (guanacoak, erbiak, marak edo erbi patagonikoak: Dolichotis patagonica, ñanduak...). Hala ere, ikuskizunik ederrena Punta Pardelasen (Puerto Piramidesetik gertu) izan dugu. Bi argentinar (ama eta alaba) eta gu bakarrik, aurrean dugun badian balea piloa ikusten¡¡¡¡. Horiek ere, eranlkutza garaian daudenez, oso aztoratuta ikusten dira, eta guk egoera eta ia posizio guztietan behatzen ditugu: balea ama eta alaba elkarrekin igeri egiten, emea hiru edo lau arrez inguratuta ernalkuntza ziurtatzeko, balea bakarrak jauziak egiten, beste batzuk isatsa aterata eta uretan kolpeak ematen...Ikaragarria, eta deskribatzeko oso zaila. Datu bat: egoeraren emozioak eraginda neska argentinarra negarrez hasi zen.

Hegoaldeko balea "franca"Balea "franca"

Balearen buruaBalearen burua

Bale emea buelta emanda Emea buelta emanda.

Isatsa erakutsi eta ura kolpatuIsatsa aterata

Isatsarekin kolpeka                                Uretan kolpeak ematen isatsarekin.

Antza, 2003an munduan zeuden espezie horietako baleak 11.300 ziren; Valdesen, aurten, 1500 inguru elkartu dira. Balea horiek eta gure kostaldean ehizatzen zirenak oso antzekoak dira: biak deitzen dira balea "franca" (Eubalaena australis, eta Eubalaena glacialis), eta biak oso ehizatuak izan dira. Ehizatzeko egokiak omen dira, kostaldetik gertu mugitzen direlako, astirotsuak direlako, eta hilda gero flotatzen dutelako (duten gantz geruza lodiari esker). Espezie biak desagertzeko zorian egon dira, baina bietatik egoerarik larrienean dagoena iparraldekoa da (euskal balea moduan ezaguna izan dena), orain, 350 bat baino ez omen daudelako.

Txepe

Txepe 2011-09-27 08:36 #1

inbidia ematen dit zuen aurrean daukazuen espektakulua. Zuen argazkiak isladatzen dute lasaitasuna eta bakartasuna paraje eder baten. Argazkiak oso onak, pena da ez entzutea baleek sortzen duten doinua uretan must egiten direnean, baina horretarako hor egon behar.

Ondo segi eta idatzi zuen bitakorako egunekoa hemen (langileok garenok oraindik) inbidia pasatzeko.

Ondo izan.

Txepe

Ritxi

Ritxi 2011-09-27 14:21 #2

Baleen soinua entzuteko ez dago arazorik. Karmen, bideokamara trebea, grabatzen ibili da, eta, bueltan, langileen bizitza alaitzeko elkartuko gara, eta ikusiz gain entzun ere egingo dugu. Athletici buruz, uste dut, hobe dela, oraindik behintzat, ez hitz egitea.

Oso ondo izan.

Ritxi

walt

walt 2011-09-27 19:38 #3

ieup:

Animali geixenak ondo ikustetxuaz eta baitxe identifikatu be, baine argzkixe hain txikixe ixan da bi ezintxuaz ondo ikusi. Usten dot "Rikarduz jubitatuz reciens" eta "Mtoñiz permisus labur" direla. Esangostazu.

Alan da be zorixonak, emozun leziñoi primera ixanda ta.

Agur bero bat, eta gorantxixak ... elefante emiai.

Ricardo

Ricardo 2011-09-28 14:47 #4

Egun on, Concordiatik (Urugai ibaiaren ertzean, eta Uruguai herriarekin mugan dagoen hiri lasaitik):

Argazkiak txikiak izan arren, zuk bista ona duzunez ondo ikusi dituzu: argazkikoak, zuk diozun moduan, "permisus labur (edo luze)" eta "jubitatus reciens" gara.

Hemendik aurrera Mesopotamia eskualdetik ibiliko gara. Kontatuko dizut lasaiago.

Oso ondo izan, eta ospatu behar bezala zure urtebetetze eguna.

Ricardo

Pila

Pila 2011-09-28 20:10 #5

Aupa, aupa: atzo ez nuen lortu bañe gaur bai. "Jubitatus reciens" bai eta "magister per secula seculorum" bebai. Gañera, zein solte nabaritzen zaitudan azalpen eta erantzunetan ere... lasaitasunak zelan balio duen!!
Hotza egiten du, ala? "Permisus labur-luze ere jantzi jantzi eginda ikusten dut eta.
Musu handi bana eta segi erakusten

2011-09-28 23:54 #6

Arratsalde on, Mercedes herritik:

Zu zaren trebeaz, eta blogean sartu ezinik?. "Permisus laburrek" bakarrik argazkiko egunean izan zuen hotza; "Per secula seculorum jubilatusek" ia egunero. Hala ere, egia esanda, eguraldia guk espero genuena baino nabarmen epelagoa izan da.

Orain askoz iparralderago gaude udaberri epel-beroan. Ni primeran.

Hurrengora arte

Bigox

Bigox 2011-10-01 11:27 #7

Argazkian, zein da itsas lehoia eta zein jubilatua? Ez zaituzte makal ikusten fauna basatiaz inguratuta. Bihar lasaiago idatziko dizuet (gaurkoa "kronica de urgencia" da.

Ritxi ez sufritu, nahiz eta bi puntu besterik ez izan, ostegunean: Athleticek 2-Paris Saint Germainek 0, eta gainera, partidazo. Domekan Anoetara irabaztea.

2011-10-01 23:08 #8

Arratsalde on, Bigos:

Lasaitu nauzu. Atzo hitz egin nuen hemengo batekin, eta Bielsa oso-oso ondo ipini zuen.

Egun hauetan Esteros de Iberá izeneko hezegunean egon gara, eta hortxe ere pila bat animalia ikusi ditugu. Blogaren bigarren zatian agertuko dira argazki batzuk.

Hurrengora arte. Ritxi.

Pila

Pila 2011-10-02 13:03 #9

Irrikitan nago 2. kapitulua ere ikusteko. Bigoxena ze esango dut, ba "sin comentarios" (lo q ha costau). Seguru ezagutuko duzuela baña por si aka horra helbidea gozatzeko hortik ere
www.gpuntua.com

txepe

txepe 2011-10-06 11:06 #10

Kaixo Ritxi, Hitza hartzen dizut ikusteko eta entzuteko grabatuko duzuena itzultzen zaretenean. Nik bitartean nabil indabak batzen eta aletzen, aurton uste dot uzta ona egongo dela. Orain ulertzen dut "el Rosario"-aren arrakasta. Aletzen duzun bitartean irratian entzuten duzu edozein gauza (interekonokia ere bai). Amonak moduen nago leka sikuen artean. Zatozenean hitz egingo dugu, ze badakizu zu zarela nire "agente komertziala".

Ea zatozenean irekita daukagun Arteagako petroleroa.

Ondo pasa eta ez arduratu Athletic aurrera badoala, joku bonito berriarekin aurkariak ustegabe hartuko dituzte. Ruiz de Galarreta titularra izango denean ... ke tiemble el Barca.

Ondo izan eta disfrutatu bidaia.

Txepe

Belinda

Belinda 2011-10-16 18:50 #11

Epi:
Jaso dut postala, mila esker.
Egia esanda, hemendik gauzak beti bezala doaz. Zure lagunek ondo "tratatzen" naute, "mariskada" berbe ere aipatu dute.
Ondo izan eta laster arte
Belinda

Utzi iruzkina: