Egunaz oharkabean doaz, errutina berriaren legeak agintzen duen bezala. Astean bitan ospitalera, bihurritu orkatila, etxera. Hurrengo astean egun handia izanen dugu, eskuin oinaren ebakuntza. Hori baita hobekien dagoena. Akiles tendoia luzatu eta Montxok bere magia egitera. Abdou gustora dago etxean. Badirudi pixkana onartzen ari dela egoera berria eta ez du ematen pateretan pentsatzen ari denik. Familia ta lagunak faltan botatzen ditu, espero zitekeen bezala. Oskia eta Arianek laguntzen diote matematikekin, 17 urte izanagatik oraindik ez baitaki biderketak ongi egiten....ea hori ere zuzen...


Abdou sendatzera etortzeko aukera izan badu, jende askoren lanagatik da, ta talde ezberdinen arteko sarea. Yakaar africa, Hope and Progress eta project tabassayeren arteko harremana ezinbestekoa izan da. Eta olatua ez da hor gelditu, erronka bota zuten Iruñean familia bat behar zutela, ta batzuk eman genuen pausua. Sanfranzisko eskolako whatsapp talde batetik zabaldu zen mezua, ta orain eskolako guraso batzuk osatu dugu Iruñeko sarea. Dani ta Oscar arropa lortu dute, Aialak ospitalera eramango du bihar, Elisa ta danirekin asteburu bat pasako du, beste bat Mertxerekin. Jendea ...



Egoera berrira ari gara egokitzen denok. Zaintzaren lana batetik guretzat, konpartitzera gure seme-alabak, ta Abdourentzat ametsen ta errealitatearen talka kudeatzera. Azken hau ere ez baita makala. Gure ustean sendatzea da ardura nagusia, oinak beren tokitara eraman ibili ahal izateko. Baina bera da pobrezi gordinetik oparotasunera bidaia egin duena, ordu batzutan, eta bere herrikide askok bizitza uzten du hona iristeko ahaleginetan. Iduri du beregan ere dagoela sentipen hori, garrantzitsuena zera dela, Europan dagoela. Hemen gelditu nahi luke familia laguntzeko... baina ezin da. Argi esan...


Abenduak 31 Gaur igerilekura. Tropa esnarazi behar izan dugu, 10etan hartuta baitgenuen. Abdouri komuna nola erabili azaldu, Berlinen behin ikusi nuena gogoratuz. Man, stand up for your rights, sit down for your piss. Segituan ikasiko zuen. Igerian omen zekien. Beharrik mesfidatia naizen, bestela itota genuke honezkero. Txikien igerilekuan egonda segituan hasi da gaixoa ura irensten. Sorosleak txurroa eskeini ta hobetu dira gauzak, gozatu dugu denok uretan. Abdou selfie koxkor batzuk atera ditu piszina handian, txikian, dutxan. Teknologiak ez du mugarik. Ulertu behar mutilak konpartitzek...


Gaur lehenbiziko bisita ospitalera. Montxo ta Carlosekin lehen harremana. Abdouk ongi eman du gaua, gustora dagoela dirudi. Ospitalean laupabost lagun elkartu dira Abdou ezagutzera. Carlosek ederki agurtu du, Djola eta Wolof hitz koktel bat botatzen, Abdouren gozamenerako. Gero frantses ez ederrean jarraitu dugu besteok. Konsultan, zapatak ta prakak errantzi, ta aurrera ta atzera kontsultan. Lehenengo azterketa. Harrigarria da nola garatu duen bere teknika ibili ahal izateko, orkatila erabat bihurriturik ta oina atzera begira. Hankek hezurretik aparte mami gutxi, giherrak atrofiatuta nonba...



Abdou

Abdouren bidaia ta partekatutako experientziak

Oskar Sanz de Acedo Pollan