Abenduak 31 - Plisti plasta
Abenduak 31
Gaur igerilekura. Tropa esnarazi behar izan dugu, 10etan hartuta baitgenuen. Abdouri komuna nola erabili azaldu, Berlinen behin ikusi nuena gogoratuz. Man, stand up for your rights, sit down for your piss. Segituan ikasiko zuen.
Igerian omen zekien. Beharrik mesfidatia naizen, bestela itota genuke honezkero. Txikien igerilekuan egonda segituan hasi da gaixoa ura irensten. Sorosleak txurroa eskeini ta hobetu dira gauzak, gozatu dugu denok uretan.
Abdou selfie koxkor batzuk atera ditu piszina handian, txikian, dutxan. Teknologiak ez du mugarik. Ulertu behar mutilak konpartitzeko irrikitan dagoela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: