Abenduak 30 - Medikuak ezagutu ditugu
Gaur lehenbiziko bisita ospitalera. Montxo ta Carlosekin lehen harremana. Abdouk ongi eman du gaua, gustora dagoela dirudi. Ospitalean laupabost lagun elkartu dira Abdou ezagutzera. Carlosek ederki agurtu du, Djola eta Wolof hitz koktel bat botatzen, Abdouren gozamenerako. Gero frantses ez ederrean jarraitu dugu besteok.
Konsultan, zapatak ta prakak errantzi, ta aurrera ta atzera kontsultan. Lehenengo azterketa. Harrigarria da nola garatu duen bere teknika ibili ahal izateko, orkatila erabat bihurriturik ta oina atzera begira. Hankek hezurretik aparte mami gutxi, giherrak atrofiatuta nonbait. Plakak egitera
Medikuek argi hitzegin digute. Bide gogorra duzu aurrean Abdou, baina lortuko dugu. Operazio txikiak hasieran, oinak beraien tokira hurbil daitezen pixkana. Aste batzuen buruan, operazio handiak. Akilesena luzatu, hemengo hezurra hara eta hangoa hona. Gero zedulak, rehabilitazioa ta pazientzia. Pozik goaz etxera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: