Urtarrilaren 6a - Erregetarako giro gutxi
Egoera berrira ari gara egokitzen denok. Zaintzaren lana batetik guretzat, konpartitzera gure seme-alabak, ta Abdourentzat ametsen ta errealitatearen talka kudeatzera. Azken hau ere ez baita makala. Gure ustean sendatzea da ardura nagusia, oinak beren tokitara eraman ibili ahal izateko. Baina bera da pobrezi gordinetik oparotasunera bidaia egin duena, ordu batzutan, eta bere herrikide askok bizitza uzten du hona iristeko ahaleginetan. Iduri du beregan ere dagoela sentipen hori, garrantzitsuena zera dela, Europan dagoela. Hemen gelditu nahi luke familia laguntzeko... baina ezin da. Argi esan diogu, sendatzera etorri zara eta horretarako baimena baino ez duzu. Martxoan Senegalera bueltan joanen dela, ta bere lehengo bizitza berreskuratu beharko duela. Oinak sendatuta, insallah.
Talka onek kolpe latza eman dio umorean. Lehen eguneko bizitasuna galdu du, gutxi ateratzen da gelatik ta harremantzeko gogoa galdu duela dirudi. Ez dakigu nondik datorkion presioa, familia dela, lagunak direla, baina argi dago berak buruan duena zera da, hemen gelditu nahi lukeela, edo bestela laister itzuli, familia laguntzeko.
Denbora beharko du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: