Urtarrilaren 21a - Sendabidean

No profile photo Abdou | 2021-01-21 22:21

Egunaz oharkabean doaz, errutina berriaren legeak agintzen duen bezala. Astean bitan ospitalera, bihurritu orkatila, etxera. Hurrengo astean egun handia izanen dugu, eskuin oinaren ebakuntza. Hori baita hobekien dagoena. Akiles tendoia luzatu eta Montxok bere magia egitera.

Abdou gustora dago etxean. Badirudi pixkana onartzen ari dela egoera berria eta ez du ematen pateretan pentsatzen ari denik. Familia ta lagunak faltan botatzen ditu, espero zitekeen bezala. Oskia eta Arianek laguntzen diote matematikekin, 17 urte izanagatik oraindik ez baitaki biderketak ongi egiten....ea hori ere zuzentzen ahal den! Bihar berriz ospitalera, ea azkenaurreko ikutua ematen dioten.

Abdou ta biok ere gure intimitate unetxoa dugu, dutxarena, baineran nola edo hala sartzen dugu eskaiolatuta, eta argi dago gustoko duela tarte hori. Hori bai, bukatutakoan guapo jarri nahi duela esan dit, laka ilean eman nahi luke, bolumena emateko ileari. Ez du bidelagun ona hartu horretarako!


Utzi iruzkina: