Otsailak 4 – Ebakuntza ezkerreko hankan
Egun handia izan da gaurkoa!!! Handia ta luzea ere bai, goizeko lauretan aieneka esnatu baigaitu gure Abdouk, mina zuela mina zuela. Bart ezin kalmanterik hartu, biharamunean ebakuntza zetorrelako. Beraz 6ak aldera atera gara paseo bat ematera erripagañatik, kaleak guretzako zirela.
Gaur Oscar Bakedanok eraman du ospitalera ta berarekin egon da egun osoa, laguntza sarea lanean. Poz pozik gaude ebakuntza ongi atera delako, Montxo medikuak esan du: ‘ El pie ya es plantigrado y sin equinismo’. Euskara jatorrean, oina behar bezala dago orain. Hori bai, ebaki ederra egin diote orkatilean, argazkia ikusi dudanean berretsi dut ezin nintekela medikua izan.
Beraz Abdou ospitalean beharko du egun batzutarako. Baliteke hurrengo astean beste oina egitea....ikusiko da. Arestian hitzegin dut berarekin ta oso kontent dirudi. Gaur Oskiarekin pasako du gaua ospitalean, ‘la police’ hark deitzen dion bezala. Ea lo egiterik duten!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: