Urtarrilak 11 – Sarearen garrantzia

No profile photo Abdou | 2021-01-11 22:08

Abdou sendatzera etortzeko aukera izan badu, jende askoren lanagatik da, ta talde ezberdinen arteko sarea. Yakaar africa, Hope and Progress eta project tabassayeren arteko harremana ezinbestekoa izan da. Eta olatua ez da hor gelditu, erronka bota zuten Iruñean familia bat behar zutela, ta batzuk eman genuen pausua.

Sanfranzisko eskolako whatsapp talde batetik zabaldu zen mezua, ta orain eskolako guraso batzuk osatu dugu Iruñeko sarea. Dani ta Oscar arropa lortu dute, Aialak ospitalera eramango du bihar, Elisa ta danirekin asteburu bat pasako du, beste bat Mertxerekin. Jendea laguntzeko gogotsu dago, eta biziki eskertzen dugu. Konpartitutako lanak ta harremanak gozoagoak direlako.

Bihar bigarren ‘manipulazioa’ ospitalean, alegia, orkatilei beste bihurritu bat ematera. Pixkana pixkana behar duten tokira, sarearen eskutik.


Utzi iruzkina: