LHUI EUSKARA BATZORDEA

Gure eskolan, normalkuntzarako bidean


LAUDIONAzaroak 22, osteguna. 09:30. Bertso-saio didaktikoa. Bertsozaletu egitasmoa. AEK euskaltegian. Bertsolariak: Izar Mendiguren eta Unai Mendibil. Doakoa. Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea.  Azaroak 22, osteguna. 11:15. Bertso-saio didaktikoa. Bertsozaletu. 11:15 Udal euskaltegian. Bertsolariak: Izar Mendiguren eta Unai Mendibil. Doakoa. Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea.  Azaroak 23, ostirala. 19:30. Bertxoko Sariketa (sakatu gainean gehiago jakiteko). Gaztetxean. Bertsolariak: Izar Mendiguren, Iker Agirre, Josu Kanpo, Peio Ormazabal, Uxue Ruiz de Arkau...


Hiru hitz hauek zilegi dira eta tradizio handia dute herri erabileran. Hala ere, URAZA da (eta ez "letxuga" edo "urraza") euskara jasoan erabili beharrekoa.= LETXUGA. Gaztelaniazko erabileratik zuzen-zuzenki mailegatutako hitza eta, txarrena, azkeneko mendean forma jatorragoak ordezkatu dituena. Gaztelaniatik diogu, Espainiako gainerako erromantzeetan ez delako forma hau erabiltzen (leituga...). Jatorriz, moztean darion esne itxurako isurkariari zuriari egiten dio erreferentzia (esnea = lactem = leche > lactucam = letxuga), hau da, "esnedun" esanahia du.Euskararen erabilera jasoan ah...



ETXEA eta NESKA bezalako hitzak ikustean, badakigu lehenengoa ETXE + A moduan zatitu daitekeela baina ez bigarrena: NESK + A (ezinezkoa da). Bestela esanda, ETXE BAT esan genezake baina ez NESK BAT, hitz horren amaierako "a" berezkoa, banaezina, duelako hitzak. Eta bereizi ezin daitekeen "a" berezko amaiera hori sarritan nahasten da bereizi daitekeen "a" mugatzailearekin (artikulua). Horregatik sarritan egiten dira honelako akatsak: abantaila bat (baina ez, gaizki dagoelako "abantail bat")aitona bat (baina ez, gaizki dagoelako "aiton bat")aitzakia bat (baina ez, gaizki dagoelako "aitza...


"TXOTXONGILO(a)" da hitz zuzen bakarra eta "TXONTXONGILO(a)", beste barik, soinuen arteko antzekotasunagatik oker eratutako forma bat. Hala ere, akats hori hedatu samar dago eta, bilatuz gero, asko eta askotan aurkituko dugu hedabideetan, liburuetan, ikuskizun karteletan eta abarretan. Baita txotxongilo antzezlanak eskaintzen dituzten elkarte eta enpresetan ere... Hemen ez dago aldaki dialektalik ez ezer: bere erabilera ez jakiteari lotuta dago. Beraz, askotan ikusiko dugun arren, TXOTXONGILO(A) da forma zuzen bakarra eta txontxongilo(a) zuzendu beharreko akatsa. 


Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Eusko Ikaskuntzak elkarteak, Google bilatzaileari  eskatu dio egun horretako DOODLEean euskarari aipamena egitea eta hau diseinatu du.Eskaerak indar gehiago izan dezan eta abenduaren 3an Euskara mundu osoko ordenagailuetan egon dadin, helbide honetara sartu  http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/?p=562eta sinatzea eskatzen dizuegu Minutu bateko kontua da eskerrik asko


Era askotakoa da euskararen azentuazio sistema eta hitzen eta euskalkien arabera aldatzen da. Baina bada eskema bat, "unibertsaltzat" har daitekeena euskaldunon herri guztian: LAU silabako hitz edo hitz-sistemetan, azentu bikoitza egiten da: indartsuena (´ batez adieraziko dugu) bigarren silaban eta ahulagoa den beste bat (` batez adierazia) azkenekoan (laugarrenean).Bestetik, espainierak (edo gaztelerak, deitu nahi duzuen bezala) hitzen azken-aurreko silaban azentuatzeko joera du (italiera bezalaxe: hizkuntza paroxitonoak esaten zaie; frantsesa ordea oxitonoa da azentua azken silaba...


Forma biak tradizio handikoak dira eta erabiltzen dira gaur egun ere; alde horretatik, beraz, zilegi dira. "Euskera" EHko mendebaldean (Bizkaia + Araba ggb) erabili da gehienbat eta "euskara" erdigunean eta ekialdean ("eskuara" eta "üskara" formekin batera).Hala ere, hizkuntzaren estandarizazio aldera (gauza bera esateko bi hitz oso antzeko ez izateko) EUSKARA lehenetsi zen eta hauxe da euskaraz ari garenean erabili beharrekoa."Euskera" hitza onartuko balitz, "euskeldun", "Euskel Herria" eta abar onartu beharko lirateke.Aitzitik, espainiera (gaztelera) estandarrerako mendebaldeko forma haut...


Goizeko 10:00etan eta Laudioko Udaletxean izandako prentsaurreko batez, 2012-2013 ikasturterako BERBALAGUN egitasmoa aurkeztu da jendaurrean.Ezaguna denez, BERBALAGUN proiektua euskara ikasten ari direnentzako, praktikatu nahi dutenentzako edo euskaraz bizi nahi dutenentzako ekimena da. Laburbilduta, esan daiteke euskara ondo menperatzen duen batek gutxiago dakiten batzuei laguntza eskaintzen diela. Ez eskolak emateko, praktikatzeko baizik. Bestela esanda, hizkuntza-integrazioa errazteko tresna da. Horretarako, eskuarki, astero ordubeteko konpromisoa eskatzen zaie parte hartzaileei, nonahi,...