TXOTXONGILO vs TXONTXONGILO
"TXOTXONGILO(a)" da hitz zuzen bakarra eta "TXONTXONGILO(a)", beste barik, soinuen arteko antzekotasunagatik oker eratutako forma bat.
Hala
ere, akats hori hedatu samar dago eta, bilatuz gero, asko eta askotan
aurkituko dugu hedabideetan, liburuetan, ikuskizun karteletan eta
abarretan. Baita txotxongilo antzezlanak eskaintzen dituzten elkarte eta
enpresetan ere... Hemen ez dago aldaki dialektalik ez ezer: bere
erabilera ez jakiteari lotuta dago.
Beraz, askotan ikusiko dugun arren, TXOTXONGILO(A) da forma zuzen bakarra eta txontxongilo(a) zuzendu beharreko akatsa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: