Oraingo honetan, XV. mendearen amaieratik XIX. mende erdialdera arte eraikitako nekazari edota abeltzainen etxe tradizionalei buruz mintzatuko gara. Eta aurreratu behar dugu, gaurko hizkuntza arauei begira, "etxe" zein "baserri" zuzenak direla eraikin horiek izendatzeko. Hala ere, bada aipatu beharreko ezberdintasun nabaria: "baserria" ez dela inoiz 'eraikina, etxea', izan. Etxe tradizional horiek izendatzeko "baserri" hitza erabiltzea oso modernoa da gure artean eta, beste batzuetan bezala, Euskal Herriaren erdialdetik iritsi zaigu moda hori, han "baserri" hitzaren jator...
Hemen duzue ebaluaketa honetan egin behar duzuen lana. Eskuz egin beharko duzue. Epea: otsailaren 28an bukatuko da EUSKAL LITERATURA II. PROSA XX.MENDE ERDIALDETIK GAUR ARTE Hasierako atal honetan aipaturiko idazleak, obrak eta literatura korronteak eragin handia izan zuten XX. mendeko euskarazko prosan, bai narrazioetan bai eleberrietan. a) Nork landu zuen kontzientziaren jario askearen edo barne kontzientziaren teknika Ulysses eleberrian? b) Zertan datza teknika hau? c) Zein izan zen Marc...
Hemen duzue ebaluaketa honetan egin beharreko lana. Eskuz aurkeztu behar duzue. Epea: otsailaren 28an bukatuko da EUSKAL LITERATURA I. PROSA XVI.MENDETIK XX. MENDE HASIERA ARTE LITERATURA UNIBERTSALA a) Bi prosa mota bereizi behar dira: batetik, prosa utilitarioa eta, bestetik prosa artistikoa. Zeintzuk dira prosa artistikoan dauden hiru generoak? b) Zein herrialde izan zen mendebaldeko literaturaren sorburu? c) Eman erretorikaren definizioa d) Noi...
Azken egun hauetan euskara klaseetan egingo dugun lan prestatzeko helbidea: http://www.readwritethink.org/files/resources/interactives/crossword/
Gogoratu ostiralean eskolaren jaia ospatuko dugula eta hona hemen euskaraokean abestu ahal izango diren kanten zerrenda: http://txantxangorria.eu/?page_id=58
"Mila bederatzirehun eta lehenengo urtean..." hasiera duen kantu ederraz betikotu zuen Benito Lertxundik Euskal Herrian azken balea ehizatu zen data. Hala ere, gramatika-oker nabaria du bere barruan. Oso hedaturik dagoen akatsa, bestetik. "HiruRehun" eta "LauRehun" idazten dugu, "r" bat tartean, eta zuzena da kasu bi hauetarako. Alabaina, goragoko ehunekoetan tarteko "r" hori barik erabili behar dira: "seiehun" (ondo) eta ez "seiRehun" (txarto), "zazpiehun" (ondo) eta ez "zazpiRehun" (txarto), "zortziehun" (ondo) eta ez "zortziRehun" (txarto) eta, amaitzeko Orioko balearen urtea g...
Martxoaren 22an Laudiotik pasatuko da gaueko 02:00ak aldera eta horretaz aparte korrika kulturalak hainbat jarduera antolatu du. Parte hartzen animatu! Informazio gehiago eta korrikaren aplikazioa deskargatzeko: http://www.korrika.org/ http://www.aiaraldea.com/albisteak/Korrika%20Kulturala
Oso webgune interesgarria aplikazioak euskaraz deskargatzeko. Jolasak, hiztegiak, turismo gidak eta abar mobilak erabiltzen ditugunean euskaraz aritzeko! http://www.euskalapps.net/ Adibidez, hona hemen bat euskara ikasteko auskalo Plataformak: Android, Egilea: Irontec s.l. Deskribapena: Euskara ikasi edo hobetzeko modu berri eta desberdin bat. Euskara maila guztientzat zuzenduta dago, zailtasun ezberdinak eskaintzen bai ditu. Ondo pasatzen duzun bitartean, euskera ikasten eta hobetzen arituko zara! Euskararen erabilpena: Oso Egokia Kategoria: Euskera ikasteko Balorazioa: 9/10...
Hemen duzue azken urteotan selektibitateko idazlana egiteko jarri dituzten gaien zerrenda. 2010ean hasi ziren bi aukerak eskeintzen eta hauek guztiak klasean landuko ditugu. Beraz, hauek izan ezik, beste guztiak aukeratu ahal dituzue idazlana etxean lantzeko. 1999-2000 EKAINA Testu honetan musika-tresna berozo bati buruzko kontuak aipatu dira. Idatz ezazu, 20 lerrotan, musikari buruz duzun iritzia: musikak dure bizitzan duen lekua; musika desberdinak; atsegin dituzun eta gorrotatzen dituzun musika motak, eta abar. UZTAILA Naturak eskaintzen dizkigun baliabideak ez dira mugagabeak. H...
mesedez, 2011ko selektibitateko idazlana(b.3) soluzioa bidali ahal duzula?