BATXILERGOKO 2. KURTSOA

20000 1456130398549 LHUI EUSKARA BATZORDEA | 2014-02-12 13:18

Hemen duzue ebaluaketa honetan egin behar duzuen lana.

Eskuz egin beharko duzue.

Epea: otsailaren 28an bukatuko da

EUSKAL LITERATURA II. PROSA

XX.MENDE ERDIALDETIK GAUR ARTE

 

Hasierako atal honetan aipaturiko idazleak, obrak eta literatura korronteak eragin handia izan zuten XX. mendeko euskarazko prosan, bai narrazioetan bai eleberrietan.

a)      Nork landu zuen kontzientziaren jario askearen edo barne kontzientziaren teknika Ulysses eleberrian?

b)      Zertan datza teknika hau?

c)      Zein izan zen Marcel Prousten eleberririk ospetsuena?

d)     Nor izan zen absurduaren antzerkiko oinarrizko idazlea? Bere obra bat aipatu ahal duzu?

e)      Hego Ameriketan errealismo berria sortu zen eta Ehun urte bakardadean izan zen eleberririk aipagarriena. Nork idatzi zuen?

f)       XX. mendeko idazle amerikar batzuk aipatu ahal dituzu?

-1053an Pulitzer saria lortu zuena:

-Gosaria Tiffany’sen idatzi zuena:

 

Euskal eleberrigintza

Egoera soziopolitikoak eragin handia izan zuen literaturan: hiriak nekazari-ingurua ordezkatu zuen, eta hori eleberrian islatu zen. Politikari dagokionez, frankismoaren garaia zen; beraz, eleberria diktaduraren aurkako borrokaren baliabide bilakatu zen.

Euskal eleberri modernoa

g)      Nork idatzi zuen euskarazko lehen polizia-eleberria eta zer izenburu zuen?

h)      Non eta noiz ezarri ziren euskara batuaren oinarriak?

i)        Eleberri modernoak bi berrikuntza ekarri zituen: gaiei dagokienez, munduko ikuskera berri bat sortu zen; eta lehenengo pertsonak hirugarren pertsona ordezkatu zuen. Alde horretatik, Txillardegiren obra bat azpimarratu beharra dago. Zein?

j)        Zein izan zen bere obrarik garrantzitsuena?

k)      Zein da 1969an argitaratutako eleberria, euskal literaturako lehen eleberri modernotzat jotzen dena? Nork idatzi zuen?

l)         1970an Jon Miranderen Haur besoetakoa argitaratu zenean oso polemikoa izan zen.

-Zergatik?      

      -Errusiar idazle baten eleberriarekin konparatu zuten batzuek eleberri hau:

      Idazlea:

      Eleberria:

m)    Nork irabazi zuen 1982an eta 1996an Irun hiriko literatur saria?

n)      Xabier elorriagak idazle honen eleberria zinera eraman zuen 1985an

o)      Nork izendatu zuen bere liburua Jorge Luis Borgesen Narraciones (1980), ipuinen bildumaren omenez?

p)      Bere argitaletxearen webgunean agertzen da, "Bernardo Atxagaren Bi Anairekin batera hauxe da 80eko euskal nobelarik lortuena”. Zein da eta nork idatzi zuen?

q)      90eko hamarraldia urrezkoa izan da euskal eleberriarentzat. Nork irabazi zuen Espainiako Literatur Sari Nazionala Obabakoak izeneko obrarekin?Zein da bere benetako izena?

r)       Nor da Bizkaiko idazle oparoenetarikoa Omar Nabarro ezizenez ere idatzi duena?

s)       2003an Euskaldunon Egunkaria, euskarazko egunkari bakarra garai hartan, itxiarazi zuten. Non zegoen Egunkariak zuen egoitza eta noren omenez izendatu zuten horrela?

t)       Adolf Hitlerrek II. Mundu Gerra irabazi du eta Europa osoaren jabe izatea lortu du. 2004an Euskadi saria lortu zuen. Zein da eleberri hau?Idazlea?

u)      Nork eta zer obrarekin lortu zuen Espainako Narratiba saria 2001an?

 

 

 

 


Utzi iruzkina: