BATXILERGOKO 1. KURTSOA
Hemen duzue ebaluaketa honetan egin beharreko lana.
Eskuz aurkeztu behar duzue.
Epea: otsailaren 28an bukatuko da
EUSKAL LITERATURA I. PROSA
XVI.MENDETIK XX. MENDE HASIERA ARTE
LITERATURA UNIBERTSALA
a) Bi prosa mota bereizi behar dira: batetik, prosa utilitarioa eta, bestetik prosa artistikoa. Zeintzuk dira prosa artistikoan dauden hiru generoak?
b) Zein herrialde izan zen mendebaldeko literaturaren sorburu?
c) Eman erretorikaren definizioa
d) Noiz hasi ziren irakurleria berria bereganatzen poema epikoek eta zalduntza- liburuek?
e) Zein da Italiar Errenazimentuan prosa berria, gizatiarragoa sortu zuen idazlea Il Decamerone ipuin bildumarekin?
f) Prosa Espainian XVI.mendean abiatu zen eleberri batekin. Zeinekin?
g) Erromantizismoarekin prosak indar handia hartu zuen fikzioaren eremuan.Zein mendetan izan zen? Nobelagile eta ipuingile batzuk aipatu:
EUSKAL LITERATURA
h) Prosa literario edo artistikoa artzain-eleberri labur batekin abiatu zen. Nork idatzi zuen?
i) Nork egin zuen Bibliaren itzulpena 1571n?
j) Zein izan zen Axularren obrarik garrantzitsuenaren benetako izenburua?
k) Noiz hasi ziren argitaratzen lehen euskal aldizkariak?
l) Nork idatzi zuen Ontsa hiltzeko bidia 1666an?
m) Nork idatzi zuen Euskararen hatsapenak ?
n) Bilboko Jesusen Lagundiaren eskolako gramatikako irakasle izan zen eta hizlari gisa ospe handia hartu zuen. Nor izan zen?
o) Aipatu idazle honek idatzitako beste bi obra
p) Euskaraz idatzitako eleberriaren lehen zantzua edo aztarna Peru Abarka izan zen, nork eta noiz idatzi zuen?
q) 1804an, garai hartako idazle ezagun baten ilobak idatzi zuen euskarazko lehen fabula-liburua eta liburu bat argitaratu zuen lehen euskal emakumea izan zen. Nor izan zen eta zein zen obraren izenburua?
r) 1888an Joan Batista Elizanburu Irazabalek argitaratu zuen obra hau ezinbestekoa da osteko eleberriaren garapena ulertzeko. Izenburua:
s) 1998an argitaratu zen euskarazko lehen eleberria. Zein? Nork idatzia?
t) Azaldu obra hau zertan datzan
u) Idazle horren bigarren eleberria bizkaieraz idatzita dago. Zer izenburu zuen eta non zegoen girotuta?
v) Mañarian jaio zen idazle honen lehen narrazio bilduma, gure klasikoen artean tokia egin du eta 1918an kaleratu zen.
Idazlea:
Obra:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: