LHUI EUSKARA BATZORDEA

Gure eskolan, normalkuntzarako bidean

Hurrengo ostegunean, Abenduak 15, 2011 - 18:30tan Udalbatza aretoan.Baina... Zer da "mintzodromo" bat?Launaka eserita, berriketa lasaian (ur-) tragoxka bat hartuz. Hainbat lagun elkartzea izango da erronka, ahalik eta gehien, bestela esanda. Antolatzaileek (batik bat, Bai Euskarari Ziurtagiria Elkartea, Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz) jende nahikotxo biltzeko leku "ez hotz" bat aukeratu nahi izan dute, horrela, abenduan egonda, uste izan da udaletxeko Udalbatzetako aretoa bera dela egokiena. Hor mahai batzuk egongo dira jendea launaka eseri dadin eta trago bat hartuz, be...


           Abenduak 6an, Espainiar Konstituzioaren egunean, Laudioko ikastetxeetako hainbat ikasle bildu ziren gure eskolan Herri Eskoletan parte hartzeko. Antolatu zituzten ekintzen berri izateko aiaraldean argitaratutako artikulua irakurri ahal duzue eta youtuben dagoen bideoari begiradatxo bat eman.  http://youtu.be/RVkktbJfqbY


Zorionak eta eskerrik asko egin zenuten lanagatik. Euskara batzordekoek eskertu nahiko genuke gure ikasle batzordeak azken hilabeteotan dena ondo ateratzeko egindako guztia, zuek posible egin baitzenuten ostiralekoa:Aritz(antolatzaile aparta eta gaztetxoen arduraduna), Laparra (kordinatzaile lanetan)David (ekitaldian aurkezlaria)Alberto (soinu teknikaria)Ibai (sukaldari ta zerbitzari lanetan) eta askoz gehiago.....eta ezin ahaztu Instikoak, Ikastolakoak....guztiei, berriro, eskerrik asko.


Euskararen Eguna dela eta gure alkatearen hitz batzuk:Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dugu. Hori dela eta, udal honetako Alkate eta Udalburua naizen aldetik, erakunde-adierazpen hau egitea erabaki dut. Ezer baino lehen, aitortu behar dut “Euskararen Eguna” nik neuk urte osoko egun guzti guztietan ospatzen dudala; euskaraz bizi bainaiz ni geure herrian. Eguneroko erosketak, lagunarteko poteoa, lana… euskaraz egiten dut nik normaltasun osoz. Hauxe izan behar da geure helburua.  Baina honetara heltzeko, jakin badakit oso garrantzitsua dela noizean behin eguneroko ...


Gogoratu egun hauetan Durangoko azoka ospatzen ari dela eta aukera ezinhobea dela zuen gabonetarako erosketak egiteko. Euskal kultura oparitu!


Azkenengo eguna bazkarirako tiketak erosteko!


Anai-arreba txikiekin, ilobekin, auzokideekin...anima zaitezte eta gida honetan agertzen diren egiturak erabili. Abestiak, jolasak...http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/alkarbide_aireportua__kuku.pdf


Aditzekin lagungarria izan daiteke hau, begirada bat eman! Aditzak.com - Euskal aditza jokatzeko tresna www.aditzak.com  


Hamarkadako euskarazko kanturik gustukoenaren bila gabiltza, zein da zurea? Estilo eta gustu guztiak dira zilegi, proposatu zurea eta arrazoitu aukeraketa, hau da, zergatik merezi du abesti horrek ranking honetan lehena izatea? Besteren batek egindako proposamenarekin bat baldin bazatoz, sakatu Atsegin dut eta zure botua emango diozu. Adi! Hamarkada esaten ...dugunean, 2000 eta 2010 urte bitarteaz ari gara (biak barne), 2011 ez dugu kontuan hartuko, oraindik ez baita bukatu. Kantuak euskarazkoa behar du izan, euskaraz abestua. Eta GUSTUKOENA bilatzen ari gara, hortaz, ez dugu esan nahi he...


Laudioko Berbots Euskaltegiak antolatutako hainbat ekintza Berbalagun egitasmoaren barne. Adi: PATINAJE IKASTAROA. Irristatzea edo labaintzea erraza da eta behin baino gehiagotan gertatzen zaigu, ustekabean bada ere. Baina PATINATZEA beste gauza bat da: hori ikasi egin behar da. Eta horren berri eman nahi dizugu: patinajean trebatzeko ikastaro bat, euskaraz mintzatzen zaren bitartean.... Zer dela eta? Euskara praktikatzeko eta gozatzeko BERBALAGUN programan antolatzen diren aparteko ekintzetan. Doakoa da eta Laudio Institutuko jolastoki estalian. Aste...