Berbalagun ekintzak (AEK)

20000 1456130398549 LHUI EUSKARA BATZORDEA | 2011-11-30 22:01

Laudioko Berbots Euskaltegiak antolatutako hainbat ekintza Berbalagun egitasmoaren barne. Adi:

PATINAJE IKASTAROA.
Irristatzea edo labaintzea erraza da eta behin baino gehiagotan gertatzen zaigu, ustekabean bada ere. Baina PATINATZEA beste gauza bat da: hori ikasi egin behar da. Eta horren berri eman nahi dizugu: patinajean trebatzeko ikastaro bat, euskaraz mintzatzen zaren bitartean.... Zer dela eta? Euskara praktikatzeko eta gozatzeko BERBALAGUN programan antolatzen diren aparteko ekintzetan. Doakoa da eta Laudio Institutuko jolastoki estalian. Astearteetan, 19:00etan eta hasiera azaroaren 22an. Izena emateko: BERBOTS (AEK) EUSKALTEGIAN edo UDALEKO EUSKARA ARLOAN.


SOHÜTAKO IKASTOLA.
Ipar Euskal Herriko ikastolen egoera larria da dakigunez. Eta larriagoa oraindik Zuberoakoena. Hortik heldu zaigu Sohüta herriko ikastola handitu nahi eta beharrean dabiltzan gurasoei laguntza ekonomikoa emateko bidea: Zuberoako jateko produktuak erosiz. Hona hemen, gainean sakatuz, ARGIBIDE zabalagoa eta ESKAINTZA eta elikagai goxoen IRUDIA. Eskaerak egiteko, jo Berbots (AEK) euskaltegira edo, nahiago baduzu Euskara Arlora.


Utzi iruzkina: