Euskararen Mintzodromoa Laudion
Hurrengo ostegunean, Abenduak 15, 2011 - 18:30tan Udalbatza aretoan.
Baina... Zer da "mintzodromo" bat?
Launaka eserita, berriketa lasaian (ur-) tragoxka bat hartuz.
Hainbat lagun elkartzea izango da erronka, ahalik eta gehien, bestela esanda. Antolatzaileek (batik bat, Bai Euskarari Ziurtagiria Elkartea, Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz) jende nahikotxo biltzeko leku "ez hotz" bat aukeratu nahi izan dute, horrela, abenduan egonda, uste izan da udaletxeko Udalbatzetako aretoa bera dela egokiena. Hor mahai batzuk egongo dira jendea launaka eseri dadin eta trago bat hartuz, berriketa lasaian, interes orokorreko gaiez jardun dezan.
Hiru gai izango ditu jendeak mintzagai 45 minutuko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte hartzaileak mahaiz mugituko dira mintzakidez ere aldatuz.
Mintzagaiak honako hiru hauek izango dira:
Gabonak nola bizi
Teknologia berriak
Euskaraz bizitzeko aukerak
Parte hartzea erabat irekia izango da, beraz, antolatzaileok laudioar guztiei ia ordubetez solasaldi hauetan parte hartzera dei egiten dizuegu. Ez da ezinbestekoa baina bai eskergarria aldez aurretik izena ematea, mahai kopurua eta abar hobeki antolatzeko: Euskara Arloa (Tf: 944 034 890 / euskara@laudiokoudala.net) edo, nahiago baduzu, zure euskaltegian.
Ez da ekimen berritzailea beste hainbat tokitan egin delako. Baina emaitzak onak izan dira beti eta parte hartzaileak pozarren geratu dira ekimenarekin. Kontatuko al dizute ala nahiago bertatik bertara ezagutzea?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: