2000-2013 SELEKTIBITATEKO IDAZLANA EGITEKO GAIAK:

20000 1456130398549 LHUI EUSKARA BATZORDEA | 2013-02-18 11:49
1

Hemen duzue azken urteotan selektibitateko idazlana egiteko jarri dituzten gaien zerrenda. 2010ean hasi ziren bi aukerak eskeintzen eta hauek guztiak klasean landuko ditugu. Beraz, hauek izan ezik, beste guztiak aukeratu ahal dituzue idazlana etxean lantzeko.

 

1999-2000

EKAINA

Testu honetan musika-tresna berozo bati buruzko kontuak aipatu dira. Idatz ezazu, 20 lerrotan, musikari buruz duzun iritzia: musikak dure bizitzan duen lekua; musika desberdinak; atsegin dituzun eta gorrotatzen dituzun musika motak, eta abar.

UZTAILA

Naturak eskaintzen dizkigun baliabideak ez dira mugagabeak. Hala ere,  badirudi gizzakiok askotan ez dugula hori kontuan hartzen: zabor gehiegi sortzen dugu, natura ez dugu errespetatzen… Eman ezazu, hogei lerrotan, gai honi buruz duzun iritzia.

 

2000-2001

EKAINA

Azal ezazu, hogei lerrotan, genetika kontu haiei buruz duzun iritzia: bidezko iruditzen zaizkizun; gehiegikeria ote diren, onerako ala txarrerako izango ote diren; dituzen arriskuak; kontrolaren beharra, eta abar azalduz.

UZTAILA

Azal ezazu, hogei lerrotan, etorkinei buruz duzun iritzia: herrialde pobreak eta aberatsak; giza eskubideak eta abar aipa ditzakezu.

 

2001-2002

EKAINA

Kirolak gero eta garrantzi handiagoa du gure gizartean. Kirola ikuskizuna da; diru iturri ere bada; kirolak badu osasunarekin ere zerikusia; drogak ere tartean dabiltza zenbaitetan… Azal ezazu, hogei lerrotan, nola ikusten duzun kontu hau. Kirolak zure bizitzan duen lekua ere aipa dezakezu.

UZTAILA

Azal ezazu, 20 lerrotan, bizi-itxaropenean gertatzen ari diren aldaketez duzun iritzia: nora goazen, gizartean gertatzen diren aldaketak (zaharrak gero eta ugariago, esaterako), pentsioen arazoa; hirugarren munduan eta lehen munduan gauzak nola diren, eta abar.

 

2002-2003

EKAINA

Trikua eta azeria aipatzen dira testuan. Komenta ezazu, hogei lerrotan, hor ezkutatzen den ideia. Ados al zaude gizakien sailkapen horrekin? Ezagutzen al dituzu mota bateko eta besteko pertsonak? Mota bateko eta besteko pertsonen alde onak eta txarrak aipa ditzakezu.

UZTAILA

Mendizaletasunaz zer iritzi  duzun azal ezazu 15-20 lerrotan. Gustuko duzun ala ez adierazi, beste kirol batzuekin konparatu….

2003-2004

EKAINA

“Bidaiak”. Idatzi gai honi buruz 20 lerro.

-Zer iruditzen zaizu Marthalerren bidaia?

-Zuri nolako bidaiak egitea gustatzen zaizkizu?

-Nola prestatuko zenuke zure gustuko bidaia?

-Zer egingo zenuke beharrezko finantziazioa lortzeko?

UZTAILA

“Zaintza-lanak eta ekonomia”. Idatzi gai honi buruz 25-30 lerro.

-Ezagutzen dituzun zaintza-lanak.

-Zaintza-lanen garrantzia.

-Ordaindu gabeko zaintza-lanek merkatuan duten eragina.

-Egunero zertan ematen dugun denbora (lanean, joan-etorrietan, kiroletan, telebista ikusten, lo egiten, geure burua zaintzen, besteak zaintzen….).

-Etorkizunean egongo diren aldaketak.

 

2004-2005

EKAINA

Ez esan ez duzunik inoiz amets egin txorien artean ibiltzearekin! Zuk zeuk asmaturiko gidoiari jarraituz, konta ezazu zure ametsa. Idatzi 20 lerro.

UZTAILA

“Zirkua”. Zeure esperientziak kontatuz, antola ezazu idazlana gidoi propioa erabiliz. Idatzi gai honi buruz 20 lerro.

 

2005-2006

EKAINA

Deskribatu erlaxazio-teknika erraz bat: imajinatu eta deskribatu zure gustuko leku, oroitzapen edo bidaia bat. Gogoratu eta deskribatu orduko zaratak, ahotsak, koloreak, ukitutako gauzak eta abar. Idatzi 20 lerro.

UZTAILA

“Elkarrenganako begirunea”. Idatzi gai honi buruz 20 lerro.

-Kultura-ezberdintasunak eta batak bestea ez ezagutzeak sortzen dituen gatazkak.

-Ezberdintasunak aberasgarri.

-Zer egin elkar ezagutzeko: testuan agertzen den esperientziaren balorazioa.

 

2006-2007

EKAINA

“Teknologia berriak, internet eta mundo birtualak”. Idatzi gai honi buruz 20 lerro.

-Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak.

-Zuk erabiltzen dituzunak.

-Mundu eta harreman birtualen abantailak eta arriskuak.

UZTAILA

“Herriak eta kultura: Euskal Herria eta Japonia”. Idatzi gai honi buruz 20 lerro.

-Ohitura: janariak, jantziak, hirigintza, erlijia, artea, musika…

-Interneten erabilera elkar ezagutzeko eta harremanak sortzeko.

 

2007-2008

EKAINA

“Terapia konbentzionalak eta terapia alternatiboak”. Idatzi gai honi buruz 25 lerro.

-Terapia konbentzionaletan erabiltzen diren baliabideak eta teknikak.

-Terapia alternatiboetan erabiltzen diren baliabideak eta teknikak.

-Zure ustez, batak, bestearekin alderatuz, dituen alde onak eta alde txarrak.

UZTAILA

“Gazteak eta lana”. Idatzi gai honi buruz 25 lerro.

-Lan merkatuan sartzeko gazteek dituzten oztopoak.

-Gazteen lana eta kontratu baldintzak.

-Soldatak eta gazteen beharrei erantzuteko zailtasunak.

 

2008-2009

EKAINA

“Eta orain, krisia gainditzeko, kontsumoa aholkatzen dute….”. idatzi gai honi buruz 25 lerro.

-Marketing estrategien ondorioz, publizitate mezuak sinestea…

-Kontsumoa eta krisia.

-Kontsumismoaren alde txarrak.

UZTAILA

“Hizkuntzez egiten duzun erabilera”. Idatzi gai honi buruz 25 lerro.

-Etxeko hizkuntzak, eskolako hizkuntzak.

-Zure aukerak: zertarako erabiltzen dituzu dakizkizun hizkuntzak?

-Ingelesa jakiteak eskaintzen dizun mundo erreferentziala.

 

2009-2010

EKAINA

A.    Gutuna

Musikaria zara eta salatu nahi duzu zure abestiak saretik jaisten ari direla. Horretarako, Egileen Elkarteko (SGAE) zuzendariari gutun bat idatzi behar diozu neurriak har ditzan.

B.     Iritzi artikulu bat prestatu behar duzu egunkari baterako.

“Internet eta Kultura”

Ondorengo gidoia erabil dezakezu gaia garatzeko:

-Internetek cultura sortzeko erak aldatu ditu.

-Interneten bidez cultura denontzat.

-Internet eta egileen eskubideak.

UZTAILA

A.    Gutuna

Hormak zikintzeagatik isuna heldu zaizu. Zure graffitiak artea direla argudiatuz, egiozu alkateari gutun bat, isuna barkatzeko eskatuz. 

B.     “Arte modernoa”

Iritzi artikulu bat prestatu behar duzu egunkari baterako ondorengo gidoia garatuz:

-Arte modernoa ulergaitza askorentzat.

-Arte modernoan dena da artea.

-Arte modernoa arin ahazten den artea.

 

2010-2011

EKAINA

A.    Artikulua

Michael Jacksonen jarraitzaile sutsua zara eta bere heriotzaren berri izan duzu. Idatzi ikastetxeko aldizkarian argitaratzeko omenezko artikulua, musika arloan izan duen garrantzia goraipatuz.

 

B.     “Lehengo eta oraingo musikariak”

Iritzi artikulu bat prestatu behar duzu egunkari baterako ondorengo gidoia garatuz:

-Lehengo musikariak orain ere modan.

-Lehengo “musika zaharrak” berriekin leían.

-“Musikari zaharrek” atea ixten diete berriei.

UZTAILA

A.    Gutuna

Eman dezagun musika jaialdi bat antolatu nahi duzula Gobernuz Kanpoko Erakunde (ONG) bati laguntzeko. Horretarako, proiektu bat aurkeztu behar duzu udaletxean, azalduz nolako programa izango den, zer azpiegitura beharko duzuen, zer nolako emaitzak espero dituzuen eta abar. Eskaerari gutun forma eman behar diozu.

B.     “Musika eta gizartea”

Ondorengo gidoia garatuz iritzi artikulu bat prestatu behar duzu egunkari baterako:

-Musika gizartea aldarazteko tresna.

-Tresna desberdinak: literatura, musika…

-Literaturaren eta musikaren arteko harremanak.

 

 

 

2011-2012

EKAINA

A.    Gutuna

Idatz iezaiozu lagun min bati gutun bat, zute aitona(aitita) Alzheimerrak jota dagoela kontatuz eta zure sentimenduak adieraziz. 

B.     Aitona (aitita) Alzheimerrak jota dagoela jakin berri duzu. Idatz iezaizu gutun bat zure sentimenduak adieraziz.

UZTAILA

A.     Eskaera

Klasean Guggenheim museora joateko asmoa duzue. Egiozu zure ikastetxeko zuzendariari eskaera azalduz zer ikusiko duzuen eta zergatik antolatu nahi duzuen bisitaldia.

B.     “Museoak eta garapena”

Ondorengo gidoia garatuz iritzi artikulu bat prestatu behar duzu egunkari baterako:

-Turismoa erakartzeko, museoak non-nahi.

-Museoak: eskualde bat garatzeko irtenbidea.

-Museoak: turismo kulturala.

koke

koke 2013-12-02 18:54 #1

mesedez, 2011ko selektibitateko idazlana(b.3) soluzioa bidali ahal duzula?


Utzi iruzkina: