EUSKARA vs EUSKERA

20000 1456130398549 LHUI EUSKARA BATZORDEA | 2012-10-22 22:31

Forma biak tradizio handikoak dira eta erabiltzen dira gaur egun ere; alde horretatik, beraz, zilegi dira. "Euskera" EHko mendebaldean (Bizkaia + Araba ggb) erabili da gehienbat eta "euskara" erdigunean eta ekialdean ("eskuara" eta "üskara" formekin batera).

Hala ere, hizkuntzaren estandarizazio aldera (gauza bera esateko bi hitz oso antzeko ez izateko) EUSKARA lehenetsi zen eta hauxe da euskaraz ari garenean erabili beharrekoa.

"Euskera" hitza onartuko balitz, "euskeldun", "Euskel Herria" eta abar onartu beharko lirateke.

Aitzitik, espainiera (gaztelera) estandarrerako mendebaldeko forma hautatu zen: EUSKERA. Horrela du onartua Real Academia Española-k.

Horrela gauzak eta laburbilduta:

= EUSKARA erabili behar dugu euskaraz ari garenean

= EUSKERA erabili behar dugu gazteleraz ari garenean


Utzi iruzkina: