LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Aupa jente!! Hemen doatzue oparitxu hau; harriketarrok indako bideo barrietako bat, Etxebizitza dala ta ez dala... Ia gustetan jatzuen.  


Aupa lagunok, apurke apurke hamabostaldien zehar grabau doguzen bideoak eskegiten joateko asmoa deku, pazientzie eukin.... Hasteko, hemen dauz Stankeik Band & the Lost Bastardsen bideo pare bat, hori bai hori giroa!!!  


Aupa lagunok!! Hemen dauz hamabostaldiko argazki batzuk, konkretamente Gaztesarean agertu direnak. Apurke apurke joango gara material gehau igoten, asi ke adi ibili!!


Harriketarrok gure elkartasunik beroena bidaltzen diogu egunotan hainbeste sufritzen ari den palestinar herriari. Israeldarrak beraiek bai direla terroristak, eta lotsagarria da ikustea nola hainbeste "demokrata" itsu-mutu-gor geratzen diren astakeri honen aurrean. Gora Palestina Askatuta!! Gora herrien arteko elkartasuna!!


Olentzerok ez zuen hutsik egin urteroko zitara, eta hor agertu zen 24 iluntzean, Arantxeko aldatzetik behera, dantzari eta trikitilariek lagunduta. Gaztetxean dozenaka lagun geunden berari itxaroten, tartean hainbat ume, eta ongi etorri beroa egin genion bengalen laguntzarekin. Opari eta karameloak banatu zizkigun guztioi, eta guk gustura abestu genion, ondoren, datorren urterarte agurtu eta alde egin zuen gure ikazkinak. Hurrengo egunak ere konpletoak izan ziren, 25ean lurpetarren kolektiboak babesturiko esperimentu eguna ospatu genuen beste behin ere; hainbat esperimentu burutu genituen ...


Bagabiz hamabostaldien bete betean, barikuen hasi ginen krisiari buruzko hitzalditxu bategaz eta bertan batu ginenok gaur egun hainbeste entzuten dogun hitz horren atzean zer dauen ikusten saiatu giñen. Zapatuen deskantsue hartu ginun (Santotomasetan...) eta astea ondo akabetako antzerki labur bi eukin ginuzen domekan. Bata nahiko komikoa, eta bestea gaur eguneko gizarteagaz kritikoagoa, gustora egon ginen Autoeskuela taldeko nesken obra ikusten. Astelehenak bideo emanaldietarako gorde doguz, eta ikusi dogun lehenengoa AHTren inguruen Elkarlanak ataratakoa izan da; argi geratu jaku tren hau...


Heldu da eguna, gaur emango diogu hasiera aurtengo hamabostaldi kulturalari. Bideo emanaldi, bazkari eta ezer gutxirekin hasi ginen duela hainbat urte, sobran geneukan bakarra gogoa zen, eta gaur, hainbat urte, hainbat esperientzia, hainbat jende... pasatu eta gero, indar hori barruan sentitzen jarraitzen dugu, eta astea kalitatezko eta erreferentziazko hamabostaldi bihurtu da. Ia dena dago prest, ia, lanak eta ideia berriak ez direlako inoiz bukatzen, eta harriketarrok hasi gara barruan urduritasun eta irrika hori sentitzen, nola joango ote da dena? Asteazkeneko azken asanbladan ...


  Urtero bezala, aurtengo gabonetarako ere sekulako egitarau erakargarria antolatu dugu Lemoako Karabie Gaztetxean. Urtero bezela, hamabostaldia urte osoan zehar egiten dugun lanaren erakuslehio izatea da gure asmoa, urtebetean gaztetxean bizitzen den guztia 15 egunean biltzen saiatuz. 9 urte daramatzagu herritik eta herriarentzat lanean, gazte ikuspegia kaleratuz, alternatibak eskainiz eta autogestioaren bidetik joanez. Lemoaztar, arratiar,… denoi luzatzen dizuegu gaztetxetik pasatu eta antolaturiko ekimen ezberdinetan parte hartzeko gonbitea; gozatzeko, ikasteko, ondo pasatzeko eta a...


Abenduaren 27an AHTren aurkako eguna ospatuko dugu Lemoan. Egun hau, gaztetxeko hamabostaldi kulturalaren barne egon arren, Arratia Bizirikeko lagunen ekimena da eta Arratiako hainbat talde eta erakunderen babesa hartzen ari da berau antolatzeko. Aurrerapen moduan, hemen daukazue egun horretako deialdia egiteko sortu dugun spota. Baina aurrerago ere egongo da bideo sorpresa gehiago... Adi egon eta AHT salatu!!  


Aupa lagunok!!! Zelan? Mezu honegaz bariku honetan, hilak 28, KOMITE BEREZIA ingo dogu gaztetxean zabaldu gure dogu, 22:30etatik aurrera. HornitoBarea kolektiboak iten dau kultibatzaile eta bedarzale guztientzat zabalik dauen konbokatoria hau, nahiz eta propaganda publiko askorik ez dan ingo. Ba badakizue, zuenetik eskukadatxu bat ekarri eta gau ederra paseuku merinda, tertulia, bideo... ta guzti. Horretatik aparte, ekarrixuez dekozuezan parafernaliako artikulu guztiek be bai; bong, pipak, liburuak, grinderrak,... gure dozuena!! Ba bertan ikusiko gara. Onki xin!