Hasi gara!!

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2008-12-19 08:39
1

Heldu da eguna, gaur emango diogu hasiera aurtengo hamabostaldi kulturalari. Bideo emanaldi, bazkari eta ezer gutxirekin hasi ginen duela hainbat urte, sobran geneukan bakarra gogoa zen, eta gaur, hainbat urte, hainbat esperientzia, hainbat jende... pasatu eta gero, indar hori barruan sentitzen jarraitzen dugu, eta astea kalitatezko eta erreferentziazko hamabostaldi bihurtu da.

Ia dena dago prest, ia, lanak eta ideia berriak ez direlako inoiz bukatzen, eta harriketarrok hasi gara barruan urduritasun eta irrika hori sentitzen, nola joango ote da dena? Asteazkeneko azken asanbladan saiatu ginen azken turno ta kontuak finikitatzen, baina beti dago zerbait...

Blog honen bidez hamabostaldiko jarraipena egitea da asmoa, pastuz doazen ekintzen kronikatxoa idaztea eta datozen ekimenak komentatzea. Saiatuko gara beraz, sarean ere zabldu dadin gure ekimen hau.

Gaur, abenduak 19, Irango errealitateari buruzko hitzaldi batekin emango diogu hasiera hamabostaldiari.AEBekiko tentsioak direla, kurduen auzia dela, petrolioa,... hainbat gairengatik entzuten dugu herrialde honen izena sarri medioetan, eta gaur beste era bateko hurbilpen bat egiten saiatuko gara. Iluntzeko 20etan hasiko da eta hitzaldia ematera IPESeko lagunak etorriko dira beste behin ere. Beraiei buruzko informazio gehiago; http://www.gite-ipes-bilbo.blogspot.com/

Asteburua bukatzeko, domekan, antzerkia izango da protagonista Karabien. Gipuzkoatik datozen Autoeskuela taldekoek bi emankizun labur eskainiko dituzte 21etatik aurrera; "Con la muerte en los tacones" eta "Hipokresia". Bi saioen artean jateko zerbait ere egongo da bertaratzen garenontzat.

iepala!

iepala! 2008-12-19 17:10 #1

Karabie!!

Ziur nau ederto joango jatzuela hamabostaldi kulturala!!!!

Inportanteena gogoa eta ilusinoa mantenidutea da eta hori badau beraz, animo!!!!!

Gozatu eta ederto pasau!!!!

Eta, bai bertan ezin garenok egon krokikak nahi doguz zelan joan dan jakiteko. danan inguruen ee.... ekintza guztien kronikak, baita juergak be e!!!! jeej.

mosu handi handi bet karabie eta animo!!!!!

Utzi iruzkina: