Kronika I

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2008-12-24 00:58
5

Bagabiz hamabostaldien bete betean, barikuen hasi ginen krisiari buruzko hitzalditxu bategaz eta bertan batu ginenok gaur egun hainbeste entzuten dogun hitz horren atzean zer dauen ikusten saiatu giñen. Zapatuen deskantsue hartu ginun (Santotomasetan...) eta astea ondo akabetako antzerki labur bi eukin ginuzen domekan. Bata nahiko komikoa, eta bestea gaur eguneko gizarteagaz kritikoagoa, gustora egon ginen Autoeskuela taldeko nesken obra ikusten. Astelehenak bideo emanaldietarako gorde doguz, eta ikusi dogun lehenengoa AHTren inguruen Elkarlanak ataratakoa izan da; argi geratu jaku tren hau eredu oso baten punta baño ez dala. Gaur Olentzero etorriko jaku gaztetxera, opariekaz beteta eta herritik urrin dekoguzenak ahiztu barik. Oñarteko ekintzetan 20-35 lagun bildu gara, eta giro ederrean gabiz. Ondiño hamabostaldie luzea da, asi ke badakizue, animau ta pasau gaztetxetik!!

Kronika honegaz batera, sarean eskegi dogun argazki bildumatxue be badakargu, hauxe da gure Olentzeron oparie;

ARGENTINATIK

ARGENTINATIK 2008-12-26 22:17 #1

Zelan doa hamabostaldi kulturala? seguru ondo doala, gu nahiz eta urrin egon akordetan gara eh? biherkoa egun polite izingo da eta Ion trankil ze denpora ona horrantza agindu dogu eta ez da karparik beharko! Kristales, Barrene...eta konpañia zelan doaz esnsalluek?ez ahiztu keikena eh??

Bueno ba hori aprobetxau, autogestioan alde behar in eta azkenengo egunetarako gu be hor egongo gara!

Kepa, zelan igoten dozuzen oin bideoak eh?oso ondo teknologia barriekaz!ba ia biherko espota be igoten dozun eta holan hemetik ikusi ahalko dogu!

GURE ARMARIK ONENA IRUDIMENA DELAKO animo eta gozatu.

Stancko

Stancko 2008-12-29 00:51 #2

Egon zatez lasai, ensaiuek ederto doaz ta, auzo guztie dantzan dekogu! Ah ta esaiotzezu koleseri ahotsa finduten joateko bere abestie be aurrera doa ta!

igorre sarean

igorre sarean 2008-12-29 18:26 #3

Kaptain Planet: Gurea da ahalmena

Askotan panfletarioa izatea leporatzen jako herri mugimenduaren diskurtsoari; grisa eta zurruna, aspergarria, "betiko konbentzituentzat egindakoa"... Atzo kontrakoa ikusi ahal izan genduan Lemoan, "Irudimena boterearen kontra", aspaldiko El Corazón del Sapo-ren diska gogoratuz. AHTren kontrako mobilizazino ikusgarria izan zan atzo Lemoan egondakoa. Arratia bizirik-en eskutik AHTri ezetz esateko biztu zan Arratiako herri mugimendua. Txikizioaren kontra eta inguruak jagotearen alde dagozala erakutsi eben ehundaka herritarrek. Kolorez betetako protesta izan zan. Zorakeriari mugak jarri eta beste garraio-modu bat, beste ekonomia eredua bat, azken batean, bestelako mundua posible dala adierazi eben bildutakoak. Han egon zirean eskualdeko herri-mugimenduaren milaka aurpegi: zankudoak, bengala eta su-artifizialak, cow-boy-en rock´n´rolla, perkusino eta jantza afrikarrak, bertsoak eta alboka, jantzarien "Agurra" eta Arratiako jota, poliziaren jarrera salatzeko "performance"-a, AHTri buruzko galdera-erantzunen testa, arnesdun pankarta-jartzaileak, superheroien pelikula... Entsalada zoragarrian. Eta "mitina" Kaptain Planet-en eskutik: Geurea delako ahalmena, AHT geldituko dogu. Ostean, "bokotada" eta parranda, jaia eta burruka! Hemetik gure zorionik beroena parte hartu eben guztiei. Horixe da bidea!

kara2e

kara2e 2008-12-31 15:00 #4

Aupa Impekables!!! Modan zauzie Arratien!!! Danok daukagu ahalmena!!! Gaztetxea ta herri mugimendua aurrera!!

argentinatik

argentinatik 2009-01-06 17:48 #5

Zelan doa aste kulturala ba!! atzo zelan kante zinuen??!! barre batzuk botako zinuezan ez??!! ze ondo!!!Bueno ya gitxiau faltetan da amaitako asike gelditan dana topera aprobetxau eta gozatu!!!

Ia bideoak, argazkiek.. igoten dozuezan eee!!! gogoak dekoaz ikusteko eta!!

Mosu handi handi bet danori!!!

Eta aurrera! IRUDIMENA GURE ARMARIK OENENA!!!

GORA H.G.A

Utzi iruzkina: