LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Iñauterietan Akerbeltz taldearen erromeria izan genuen karabien, eta otsail musikal hau konpletatzeko No Humano eta Alerta taldeen kontzertua izango dugu bariku honetan, otsailak 15, 21:30etatik aurrera. Doinu gogorrak gustoko izan ezkero erdu gaztetxera barikuen.


Zapatu honetan karabiko erreketaren beste urteurren bat ospatuko dogu, 8. hain zuzen be, zelan pasetan dan denbora... baia kantera zaharreko lokal horretan piztu zan suek hemen segitan dau. Ekitaldiak bazkalostean hasiko dira, 15:30etan geratu gara gaztetxean. Bertatik abiatuta karabirainoko martxa egingo dogu. Goian, urtero lez, Tiragomas txapelketa mitikoa jokatuko da barriro be. Argazki familiarra atera ostean beherako bidea hartuko dogu eta 18:30etan hasiko da Bertso-Poteoa Lazkano eta Ostolazagaz. 21:00etan, luntxa egongo da danontzat, eta bitartean 8 urteen errepasoa egingo dogu ...


Aupa lagunok! Hauxe da aurtengo hamabostaldiko programazio zehatza; Abenduak 23, 19etan: Hitzaldia Esaiten eskutik; EUSKAL SELEKZIOAK Abenduak 24, 18:30etan: OLENTZERO etorriko da gaztetxera. Abenduak 25, 18:30etan: UMETAKO JOLASAK Abenduak 26, 19etan: TRUKE AZOKA Abenduak 27, 19:30etan: Hitzaldia Etxegorri taldearen eskutik; GAZTEOK ETA ETXEBIZITZA Abenduak 28, 19etan PINTXO TXAPELKETA eta ondoren ARITZ SOUND SYSTEM (DJ tailerra eta sesioa) Abenduak 29, egun guztian zehar AHTrik EZ eguna; Bazkaria, jolasak, arratiako taldeen kontzertuak,... Abenduak 30, 19:30etan: Hitzaldia Ipeseko lagunen...


Aupa danori!! Urtero lez, harriketarrok bagabiz gabonetarako sekulako programaziñoa prestetan, eta osatzen gabizen programaziño honek benetan be ez dekola itxura txarrik. Ondiño ezin doguz ekintza guztien fetxak zehaztu, baia adi egon blogari eta kaleko kartelari eta atoan enterauko zarie. Aurten abenduaren 21ean hasi eta urtarrilaren 6ean amaituko dogu hamabostaldie.  Dana dala, hemen doa egongo danan aurrerapentxu bat; umeentzako ipuin kontalaria, Olentzero, etxebizitza eskubideari eta euskal selekzioei buruzko hitzaldiek, euskal jokoak, truke azoka, pintxo lehiaketa, Aritz Soun...


Datorren azaroaren 16ean, iluntzeko 19etan hasita sortu berri den KAMARADAK gazte taldearen aurkezpena egongo da Karabie Gaztetxean. Animatu eta erdu ekimen berri hau bertatik bertara ezagutu eta informatzera. Dena den, hona hemen www.kamaradak.org webgunean bere burua nola aurkezten duen gazte talde honek; Kamaradak gazte internazionalisten sarea ideia nagusi batetik sortzen da: internazionalismoa euskal gazteen eguneroko bizitzan presente egotea garrantzitsua dela uste dugu. Gaur egun, erabaki asko hartzen dira mundu mailan eta horrek mundu mailako perspektiba beharrezkotzat jotzen d...


Jakingo duzuenez, gure politiko ta enpresariak eskuak igurtzi eta igurtzi ari dira AHTk suposatuko dien negozioa dela eta, eta zer esanik ez obra faraoniko hau egiteko beharrezkoa izango den zementu guztia salduko dutenak... Lemoak ere jasango du proiektu txikitzaile honen eragina, bi aspektutan batez ere; batetik trena bera igaroko den lur eremuan kalte itzelak sortuko ditu, eta bestetik, gure herriko kantera eta zementera topera ibiliko dira behar duten zementu guztia ekoizteko, jarduera honek berez sortzen dituen kalteak gehituz. Guzti honen aurrean, eta proiektu honen inposaketa salatz...


Dakizuen moduan harriketar batzuk sekulako abentura bidaian ibili dira aurten, furgoneta hartu eta Euskal Herritik Nepalera joan dira. Bidaiko milaka kilometroetan zehar mundu erdia zeharkatu (Bulgaria, Turkia, Iran, Pakistan,...) eta hainbat pasadizo bizi izan dituzte. Bizi izandakoak entzuteko eta bidaiko argazkiak ikusteko aukera paregabea izango dugu domeka honetan, urriak 14, karabie gaztetxean, 19etan hasita. Izaskun eta Ion izango dira bidai berezi honen kronika eta irudiak ekarriko dizkigutenak. Gaztetxeko ekintza hau Lemoa Tudei fanzineak babesten du gainera, bidai interesga...


Esandako moduan, eta kurtso barrieri gogotsu ekiteko GAZTE JAIE antolatu dogu irailaren 29rako. Gazteok 8 urte daroaguz Lemoan beharren, herrieri mile gauze eskeiniz eta giroa eiten. Urtero izan ezpada be, sarritan antolatu dogu gazte jaie irailean, eta aurten kurso barrieri ekiteko aukera polite izingo dala pentsau dogu. Jai hau berezie be bada, oingo honetan gaztetxeko belaunaldi barriek izin direlako lehenengoz antolaketako ardurerik gehienak hartu deuriezenak. Ba bueno, hauxe da pentsaute dekogune datorren zapatureko; 10:30etan umeantzako tailerrak eta besteontzako HARRIKEJOLASA (zer i...


Bueno ba, barriro be hemen gauz bueltan. Baia ez pentsau abuztuen be ezer in barik egon garenik, jaien ostean memori historikoaren berreskurapenean ibili ginen eta sanantolin egunean be bertan egon ginen urtero lez giro apur bet sortuz. Atzo be, andramari egune, gure aportaziñotxoa in geuntzen deklibean dauen jai egun honeri eta poteo doblea montau gindun, goizez eta arrastiz. Aurrera begire, eta abuztuko relajaziñoan ostean, barriro be hasi gara asteroko batzarrakaz eta aurrera begirako proiektuekaz. Hasteko, irailaren 29rako gazte jaia antolatzen hasi gara, baia aurrerau izango dozue hone...


Gaztetxeak Ahazkuak elkartearekin batera Lemoan aurrera daraman lanak beste zita garrantzitsu bat dauka asteburu honetan. Gerra garaian hilotzak botatzeko erabiltzen omen zen koba txiki bat garbitu eta errekuperatuko dugu auzolanean. Bariku arratsaldean abiatuko gara, 19etan gaztetxetik. Behin dendak ipinita afaria prestatzeari ekingo diogu eta afalostean gerra zibilari buruzko hitzaldia eta Josu Bergara kantautorearen emanaldia izango ditugu. Zapatuan 8etan esnatuko gara, eta gosaldu ostean lanari ekingo diogu egurdirarte. Egurdian bazkari eder batekin bukatutzat emango dugu auzolan e...