LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Datorren zapatuan, azaroak 18, Arratia Udagoien Rock jaialdia ospatuko da Lemoan. Diru publikoz antolatutako kontzertu hau (ordua zen zentzuzko zeozer egiteko!) Arratiako taldeak promozionatzeko asmoz egingo da aurten lehenengoz. Asmoa urte bakoitzean herri batean egitea da. Aurten Lemoan denez, Harriketarrok ere antolaketan laguntzen ari gara, eta txosna eta bokaten dirua asanbladarako izango da. Kontzertuak arratsaldeko 19etan hasiko dira, eta bina autobus egongo dira debalde Arratiatik etorri eta bueltatzeko. Talde hauek hartuko dute parte: Tiritine (Zeanuri), Borja Estankona (Artea...


Aupa lagunok!! Ez pentsau bloga ahaiztu dogunik, erreposoan baino ez dogu eukin. Ba bueno, 15. Lemoa Tudeiaren aurkezpen jaia eta "Yo tan tan yo" antzerkia pasau ta gero, honixek dire Gaztetxeko hurrungo zitak: -Urriak 26, eguena: Bideo emanaldia. Italiako Susa bailaran AHTa gelditzea lortu zuen borrokaren bideo kronika. 19:30etan. -Urriak 27, barikue: Kontzertua IZATE FALTSUA taldeagaz, 22:00etan eta euro bin truke.


Lemoako fanzinerik kritiko eta zirikatzaileenak ARTIKULU LEHIAKETA mindiala antolatu du!! Saria sekretua da oraingoz, baina artikuluak publikatzeaz aparte, ziurtatzen dugu beste zerbait ere egongo dela... Bueno, hauek dira parte hart nahi dutenek kontutan hartu beharrekoak: Artikuluko gaia bakoitzak nahi duena izango da. Gehienez folio bat idatzi daiteke, alde batetik eta 12 edo 14ko letraz. Artikuluak ekaina bukatu orduko entregatu beharko dira, eta horretarako bi bide dauzkazue; gaztetxean entregatu edo lemoatudei@hotmail.com helbidera bidali. Irudi edo argazki bat ere sartu daiteke. Be...


Aupa danori!! Badator uda, badator beroa.... eta Lemoako gaztetxean hasi gara aklimatatzen. Iluntzetako epeltasuna eta giro lasaia aprobetxatuz, ZINEA KALEAN ematea erabaki dugu. Horretarako ziklo berezi batzuk prestatzen ari gara eta laister zehaztuko dogu zein egunetan izango diren emankizunak. Printzipioz, gaztetxepeko futbito zelaian izango dira emanaldi herrikoi hauek. Beraz, badakizue, kalitatezko pelikulak debalde ikusteko... zatoz Udako Gazte Zinemara!! Kurtso hau amaitu orduko, UMEEN EGUNA antolatzekotan be bagabiltza. Ziurrenik ekainaren 22an izango da herriko txikiei eskeinitako...


Atzo, maiatzaren 2a, Lemoan izan genuen GAZTETXE MARTXA eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Martxistak 19:00ak inguruan heldu zirenen Lemoara, eta herrira sartu orduko bageunden 20 lagun baino gehiago harrera egiteko. Herrira sartu ginenean jende piloa zegoen martxari itxoiten, eta kalejira koloretsu eta erreibindikatiboa egin genuen herrian zehar. Kalejiran, herriko zein Arratiako hainbat elkartek eraman zuten giltza; Ganzabal mendi taldeak, Koralak, Begitu aldizkariak, Trukutze txalaparta taldeak, Lemoako eskolak, Durundi Barri dantza taldeak eta Zaztaparrak astialdi talde...


Harriketarrok geurean jarraitzen dugu, eta apirilean ere badauzkagu hamaika kontu. Oatxis egun arrakastatsuaren eta Simpson gauaren ostean, hona hemen zertan ari garen; -Apirilaren 10ean, Bilbotik Etxarrira antolatutako mendi martxa Lemoara helduko da, eta martxistak gaztetxean izango ditugu afaldu eta lo egiten. Eta noski, gaztetxekook ere hartuko dugu parte martxan eta asteburuko Topagunean. -Apirilaren 21ean Iparraldera abiatuko gara asteburu pasa, Maulen hasten den Gaztetxe Martxan parte hartzeko. Martxa maiatzaren 2an pasatuko da Lemoatik; kalejira, prekarietateari buruzko hitzal...


Lemoa Tudei aldizkariko lurpetarren ekimenez eta gaztetxearen laguntzaz, domeka honetan ospatuko dugu Oatxis Eguna. Ekimen honekin Lemoako gazte belaunaldi ezberdinek erabili izan duten leku mitiko honen erabilera erreibindikatu nahi dugu (kalea okupatu!!). Zubi berria egiteko dena apurtu zuten arren, onartu behar dugu nahiko txukun utzi dutela. Horregaitik ospatuko dugu jai hau Oatxisean bertan. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera tonbola, merinda eta beste hainbat gauzarekin gozatu ahal izango dugu. Baina eguneko izarra URTIKARIA punk gaztea izango da, kontzertu berezia eskainiko ...