LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Harriketarrok bagabiz geureari ekiten, eta blog hau azkenengoz barritu zanetik hainbet kontuten ibili gara ta gabiz. Hasteko, Lemoako eskolako kulturaldian umeentzako antzerkia prestatu eta antzeztu genuen, azken urteotako elkarlanarekin jarraituz. Maiatzaren 23an AHTren kontrako beste jai egun bat ospatu genuen; bideo emanaldia, konzentrazioa, merindatxoa eta kontzertuak izan genituen. Zapatu honetan berriz ere musika zuzenean ikusteko aukera izango dogu karabien. Arratsaldean txalapartariak eta perkusio kalejira egongo dira eta iluntzean Kalekeak, Jarraitu eta Stropajo taldeek joko d...


Aurten be, udebarriegaz batera, urteroko Bizikleta Martxea be heldu jaku. Maiatzak 18en eingo da, eta Gaztetxetik Zumeltzararte joango gara Dimeko portuen gora. Goizeko 8:30etan firmen kontrola eta 9etan urteerea. Oingoz 20 partehartzaile inguruk emon daurie izena klasika gogor honetarako, baia parte hartu gure dozuenok erduzie bildur barik ta izena emon gaztetxean bertan. Ta zelan ez, inderrak barrituteko paella ederra be eukingo dogu bazkaiteko. Kotxe eskobea, moto 1, megafonidun kotxea, mallotak,... hasi gara dana prestetan.


Zapatu honetan, 26ean, jai egun ederra antolatu dogu Lemoako Karabie gaztetxean. Eguerdian bazkari itzel batekin hasiko dogu eguna, eta bazkalostean bakarlari gazte baten emanaldia be eukingo dogu. Azkenik, Amaiur taldeak kontzertua eskainiko dau 20etatik aurrera. Turnoetarako eta bazkarirako izena emon gaztetxean ahalik eta arinen!


Zapatu honetan AHTren inguruko hainbat ekimen eroango doguz aurrera Lemoan. 12etan geratu gara gaztetxean, proiektu txikitzaile honen inguruko bideo emanaldi bategaz hasteko egune. Gero bazkaria egongo da eta bazkalostean txango informatiboa egingo dogu AHTak gure herrian kaltetuko dauzen inguruetara, gaztetxera bueltan, eguna gaiari buruzko tertulia bategaz amaitzeko asmoa dekogu. Aipatu behar dogu Elkarlaneko lagunak ere etorriko direla beraien azalpenak emoteko. Egun hau Harriketarrak Gazte Asanbladak eta Arratia Bizirik taldeak antolatu dogu, eta orain arte bezala era honetako proiektu ...


Dakizuen lez Karabien barikuro iten doguz asanbladak, baia bariku honetakoa berezie da (ez inportanteaua, danak direlako inportanteak). Badakizue gure Udaletxeak kultur etxe bat iteko asmoa dekola, eta seguramente gaztetxean in gureko deuriela (kontraesana ezta?), noz ez dakigun arren. Horregatik, eta momentue heltzean danerako gazte asanbladak posture argi eta bateratue eukin daien, bariku honetan proiektu honen inguruen arituko gara. Ba horixe, badakizue, bariku honetan erdu asanbladara, bota zure eritzie, besteana entzun eta gaztetxea defendatu!!


Martxo potentea izan dogu harriketarrok; zea mays zuzenean, sagardotegia, AHTren kontrako protestak, topagunea... Baina oraindik ez da hilabetea amaitu, eta ondo amaitzeko bariku honetan, martxoak 28,Teatro en Huida konpainiako lagunek GRAN ESPECTACULO DEL FAKIR HA SINT`Ö antzezlana taularatuko dabie gaztetxeko estenarioan. Erdu gaztetxera antzerkiaz gozatzera! http://www.lafundicion.com/detalleProgramacion.asp?ID_OBRA=361&ID_COMPANIA=244&tipo=&tipo2=&home=home


Zea Mayseko kontzertu itzelagaz disfrutau ta gero, harriketarrok gure martxan segitan dogu ta datorren zapatuen sagardotegire joango gara, Astigarragara edo Hernanire... OndiƱo batenbat despistaute badabil espabileu ditela!!


Badator ZEA MAYS... zuzenean karabien!! Astetxu bat baino ez da falta... Bitartean, giroa berotuten joateko bideotxu hau dakargu;   Ah! Sarrerak erosi leiz gaztetxean ya!! Mentxakagaitik preguntau.


Datorren martxoaren 7an, Zea Mays bilbotarrek beraien Morphina disko berria aurkeztuko dute zuzenean karabien. Kontzertua 22:30etan hasiko da eta sarrera 3 euro izango da. Gogoratu, zita garrantzitsua daukagu!!


Domeka honetan, martxoak 2, bideoak editatzen ikasteko tailerra antolatu dogu gaztetxean. Arrastiko 18:00ak inguruan hasiko gara eta bertan presin katxeko kortoak montetan ikasi dogune konpartiduko dugu. Interesaute bazauz badakizu, domekan erdu karabira, ta portatilik badekozu ekarri!