KAMARADAK taldearen aurkezpena

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2007-11-08 10:51
2

Datorren azaroaren 16ean, iluntzeko 19etan hasita sortu berri den KAMARADAK gazte taldearen aurkezpena egongo da Karabie Gaztetxean. Animatu eta erdu ekimen berri hau bertatik bertara ezagutu eta informatzera.

Dena den, hona hemen www.kamaradak.org webgunean bere burua nola aurkezten duen gazte talde honek;

Kamaradak gaztDSC00885.JPGe internazionalisten sarea ideia nagusi batetik sortzen da: internazionalismoa euskal gazteen eguneroko bizitzan presente egotea garrantzitsua dela uste dugu. Gaur egun, erabaki asko hartzen dira mundu mailan eta horrek mundu mailako perspektiba beharrezkotzat jotzen du. Horretaz gain, uste dugu herri eta pertsona askok antzeko arazoak pairatzen ditugula munduan barrena eta bakoitzak bere errealitatetik abiatuz elkartasun ariketak egitea beharrezkoa dugula. Horregatik esaten dugu internazionalismoa joan-etorrian egiten den bidaia dela, ikasiz eta konpartitzen egiten den bidaia. Mundu ezberdin bat eraiki nahi dugun herri, mugimendu eta pertsonok konpartitzen dugun bidaia.
Kamaradak euskal gazteek nazioartearekiko ezagutza bultzatu nahi du eta era berean, nazioarteko problematiketan inplikatu. Horretarako, dinamika berriak abian jarriko badira ere, dagoeneko egiten ari denari elkarlanaren bitartez laguntza ematea garrantzitsua dela iruditzen zaigu, egiten dena eraginkorragoa bilakatu dadin.
Ez da bilatzen eragile berri bat sortzea, nazioartean interesa duen edonorri edo dagoeneko alor honetan lanean ari denari tresna eskaini nahi dio, sare forman. Sarea nagusiki Euskal Herrian bizi diren gazteak osatzen badute ere, hemendik kanpo bizi diren euskal gazteek ere parte hartzen dute.
Sarea nagusiki posta elektroniko bitartez funtzionatzen du, baina hiru hiletik behin asanblada deitzen du, hau izanik bere erabakien gune nagusia.

aupa

aupa 2007-12-01 21:16 #1

<p>EZ EZ EZ PRESIN KATX-IK EZ EZ!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!</p>

<p>BOIKOTA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!</p>

moi

moi 2007-12-03 11:49 #2

Gora presin katxa!! Aurtengo edizioa orain arteko basatiena izanen dela diote adituek. Latza izango da, baina nik badaukat nire faboritoa; GORA JUMANJI!!! Egurre la ostia!!!


Utzi iruzkina: