HAMABOSTALDI KULTURALA 08-09

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2008-12-10 11:23
4

Urtero bezala, aurtengo gabonetarako ere sekulako egitarau erakargarria antolatu dugu Lemoako Karabie Gaztetxean. Urtero bezela, hamabostaldia urte osoan zehar egiten dugun lanaren erakuslehio izatea da gure asmoa, urtebetean gaztetxean bizitzen den guztia 15 egunean biltzen saiatuz. 9 urte daramatzagu herritik eta herriarentzat lanean, gazte ikuspegia kaleratuz, alternatibak eskainiz eta autogestioaren bidetik joanez.

Lemoaztar, arratiar,… denoi luzatzen dizuegu gaztetxetik pasatu eta antolaturiko ekimen ezberdinetan parte hartzeko gonbitea; gozatzeko, ikasteko, ondo pasatzeko eta aldarrikatzeko, denerako astia egongo da, animatu zaitez eta erdu.

Hona hemen prestatu duguna zer den:

·         Abenduak 19, 20:00etan; Hitzaldia (Krisi ekonomikoaren inguruan)

·         Abenduak 21, 19:00etan; Antzerkia; Autoeskuela taldearen bi obra; “Con la muerte en los tacones” eta “Hipokresia”. Bi antzezlanen artean mokadutxoa egongo da bertaratzen garen guztiontzat.

·         Abenduak 22, 20:00etan; Bideo emanaldia (AHTren inguruan)

·         Abenduak 24, 18:30etan; Olentzero etorriko da gaztetxera.

·         Abenduak 25, 19:00etan; II. Esperimentu Eguna (LT aldizkariaren eskutik) Ekimen hau bigarrenez antolatzen dugu, eta antolatzaileek prestatuko dituzten esperimentuetaz aparte bakoitzak bere esperimentua ekartzeko gonbitea ere luzatu nahi dugu. Animatu eta atera barnean duzun zientifikoa!!!

·         Abenduak 26, 20:00etan; Hitzaldia (Iran)

·         Abenduak 27; AHTren aurkako eguna; kalejira, jai giroa, musika, jana,… arratsaldean zehar ospatuko den egun hau Arratia Bizirik taldearen ekimenez jaio da, eta Arratia osoko hainbat talde eta elkartek hartuko dugu parte bertan. Horrez gain, egun berean baina 22:00etan Nafarroako Los Impekables taldeak bere nafar-mex doinuekin beteko du Karabie.

·         Abenduak 28, 17:00etan; Umeen eguna; “Klariokale” jolasa egingo dugun bertaratzen diren ume guztiekin eta Zaztaparrak asti taldeak antolaturik.

·         Abenduak 29, 20:00etan; Bideo emanaldia (Torturari buruz)

·         Abenduak 30, 22:00etan; “Gau Laburra” ospatuko dugu, sorpresaz beteriko gaua… adi egon!!

·         Abenduak 31, 11:00etan; Futbol partidu tradizionala Arlonagusian.

·         Urtarrilak 2, 22:00etan Bertso-Marrazki-Trama; Gorka Lazkano eta Gorka Ostolaza bertsotan eta Igor Meñika marrazkilari bezela. Ondoren DJ batek girotuko du gaua.

·         Urtarrilak 4; 18:00etatik aurrera Truke Azoka eta Pintxo Lehiaketa. Begiratu ea etxean zer daukazun (musika, arropa, janaria,… edozer!) eta etorri gaztetxera trukea praktikatzera, pintxo lehiaketa ahaztu barik noski. Gainera arratsaldean zehar Gaztetxeko argazki erakusketa ere egongo da ikusgai.

·         Urtarrilak 5, 22:00etan; Stankeik Band & The Lost Bastards proiektuaren beste kontzertu bat, denok abestera!!

·         Urtarrilak 6, 17:00etan; Mus eta Briska txapelketa.

·         Azkenik, eta ekimen berezi bezala, abenduaren 25 eta 26anZaldun behiegia eta Piper behorraren abenturak” komikian oinarrituriko marrazki eta kamiseta erakusketa egongo da gaztetxean. Komiki hau duela urte pare bat sortu zuten Maite eta Iker Yurrebaso neba-arrebek, eta Lemoa Tudei (LT) aldizkariak kaleratu zuen. Erakusketa Madrilen egon da, eta orain Karabire ekarriko dugu.

#flickr_badge_source_txt {padding:0; font: 11px Arial, Helvetica, Sans serif; color:#666666;} #flickr_badge_icon {display:block !important; margin:0 !important; border: 1px solid rgb(0, 0, 0) !important;} #flickr_icon_td {padding:0 5px 0 0 !important;} .flickr_badge_image {text-align:center !important;} .flickr_badge_image img {border: 1px solid black !important;} #flickr_www {display:block; padding:0 10px 0 10px !important; font: 11px Arial, Helvetica, Sans serif !important; color:#3993ff !important;} #flickr_badge_uber_wrapper a:hover, #flickr_badge_uber_wrapper a:link, #flickr_badge_uber_wrapper a:active, #flickr_badge_uber_wrapper a:visited {text-decoration:none !important; background:inherit !important;color:#3993ff;} #flickr_badge_wrapper {background-color:#ffffff;border: solid 1px #000000} #flickr_badge_source {padding:0 !important; font: 11px Arial, Helvetica, Sans serif !important; color:#666666 !important;}
www.flickr.com

iep

iep 2008-12-10 18:02 #1

Hau bai aste kultural potentea!!!

Ganera gaur egun pil-pilean dauzen gaiak jorratuten dire!!

Oso interesantea!!

Zorionak karabie!!

kara2e

kara2e 2008-12-10 21:46 #2

Eskerrikasko iep!! Ia zelan urtetan dauen danak eta ze erantzun lortuten dan... Karabie gure habie!!!

iep

iep 2008-12-11 05:09 #3

Ziur nau ondo urtengo dauela!! ondo paseteaz aparte asko ikisteko moduko egitaraue da eta!!!

Animo!! Aste kulturala pasetan danean kronikatxu bet idatzi beharko dozue blogean e!!

Gora Karabie Gaztetxea!!

jijijij

jijijij 2008-12-18 02:56 #4

KARABIE!!

Etzi aste kulturala hasten dozue e?!! ze ondo....!!

Bueno ederto hasi eta ederto pasau!!!!

Aprobetxau ez gauzenakaitik bebai!!! hor egotea gustauko jatan baia.... urrintxu gelditan jata asike, aprobetxau topera zuek bale!!!!

AUPA KARABIE!!! faltan botaten dotsuet.....

Utzi iruzkina: