LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Bariku honetan,apirilak 16, kontzertu itzela antolatu dogu Karabie gaztetxean. GOVERNORS eta SIROKA taldeak arituko dire 22:ooetatik aurrera, eta arrasatearrek disko barrie aurkezten daurie ganera. Sarrera 3 euro xixtrin, bertan ikusiko gara!


Datorren asterako transgenikoen inguruko jardunaldiak antolatu ditugu gaztetxean EHNE sindikatuko lagunekin batera. Astelehenean, apirilak 12, "El mundo segun Monsanto" dokumentala eskainiko dugu 20:00etatik aurrera, multinazional honen nondik norakoak hobeto ezagutzeko. Martitzenenan, apirilak 13, hitzaldia eta transgenikoak identifikatzeko tailerra izango ditugu 19:30etan hasita. Gai interesgarria eta gaurkotasunekoa landuko dugu oraingoan ere, ez utzi aukera pasatzen eta pasatu gaztetxetik!  


Bariku honetan amaitutzet emongo dogu gaztetxeko ekimen mitikoenetako bat; karabiko presin katxa, Azken aukera lagunok, ez galdu...  


Aupa lagunok! Dakizuen lez zapatu honetan zita inportantea dekogu Zornotzan, gaztetxe ta gazte asanbladan defentsan. Hemen dekozuen hau harriketarrok egun horretarako prestau dogun bideoan aurrerapen bat da, asanbladari buruzko hausnarketa bat bideoklip baten. Blogera igon dogun aurrerapen honek ez deko kalidade lar ona, baia bueno, ondiƱo ikisten gabiz... Ta bideo osoa zapatuen Zornotzan! je, je!


Datorren martitzenean egoera ekonomikoak langileongan eragiten dituen egoeretaz hitz egingo dogu gaztetxean. LAB sindikatuko kideen eskutik aztertuko dugu guztiok ikutzen gaituen gai hau. Animatu zaitez ta erdu!  


Durangaldeko eta Lemoako gaztetxe eta gazte asanbladak Martxoaren 20rako gaztetxeen aldeko eguna antolatu dogu Zornotzan. Umeentzako jolasa, kontzertuak, ekitaldia, manifestazioa, korto emanaldiak... izango doguz besteak beste. Beraz, animo eta Martxoaren 20an elkar ikusiko garelakoan DANTZA OKUPA!!!www.partidaezdabukatu.tk


Gaztetxea ikasteko lekua ere badela argi daukagulako, harriketarrok autogestionaturiko ikastaroak antolatzeari ekin diogu. Hainbat ikastaro sortu dira eta zerrendak zabalik daude oraindik, beraz badakizue, parte hartzera animatu, jasotzaile zein emaile moduan. Oraingoz hauek dira antolatzen hasiko garenak; Sukaldaritza, argazkigintza, elektrizitate kontuak, ordenagailu bidezko bideo eta irudien tratamendua, zirkoa... Badaukagu non aukeratu! Talde bakoitzak erabakiko du bere ikastaroko egutegia.


Bariku honetan, otsailak 12, aratuste gaua ospatuko dogu gaztetxean. Prestatu zure mozorroa ta erdu karabire, giroa berotako Akerbeltz taldekoan erromerie be badeku ta!


Urtarrilaren 18an  Gazaren bonbardaketaren urteurrena izan zan.Urte bat Israelek Gazaren bonbardaketa masiboa hasi zuela. Bonbardaketa haren bidez, Israelek Gaza blokeatu eta sarraskia eragin zuen,:milatik gora hil, azpiegitura eta eraikinak birrindu. Dena den bonbardaketak iraun zuen epean itsasoz nazioarteko talde batek Gazan sartzea lortu zuen. Horrela, bertako egoeraren gordina islatzen duen dokumentala filmatzea lortu zuten. TO SHOOT AN ELEPHANT. Dokumentalaren estreinua urtarrilaren 18an egin zen, munduko hainbat tokitan simultaneoki.Euskal Herrian ere leku askotan egon...


Hasi dogu 2010. urtea eta aurten be herrie koloreztatzen jarraituko dogu.Urte hasieratik daroagu gaztetxea txukuntzen(hormak pintau,ateak barnizau,armarioak konponduten,ez dauena balio botaten...)eta ondio badau nondik ibili horregaitik ez badekozu ezebez iteko etorri gaztetxera esku bat botaten. Bestetik oingo domekan Karabiko erreketaren urteurrena ospatuko dogu.Etorri  arrasti on bat pasetako eta gaztetxeko kontu zaharrak entzuteko. Ihauterietarako zeozer prestetan gabiz ADI EGON!!!!! Ahhh eta ahiztu barik oingo zapatuen Hendaian AHT kontrako mani nazio...