Nire ustez, musikaren garrantzia gizartearen barruan erabatekoa da askotan honen ahotsa izatera ere iristen baita. Hala ere, batzuek musika aisialdira eta plazerrera bakarrik bideratuta egon behar dela diote, errebeindikazioak egiteko modua ez dela... Baina honek ez du sentzurik musika gure kulturaren adierazgarria baita eta gure kultura gure islada denez gero, musika gure arazoak azaleratzeko modua ere badela uste dut. Horrez gain, musika oso modu eraginkorra da gure mezua ahalik eta pertsona kopuru altuenera iritsi dadin. Bukatzeko, mundua aldatzeko era soragarria dela uste dut.
Euskal kulturan, nahiko ezaguna da sagardotegietarako maitasuna. Ze euskaldun ez da inoiz gure janari tipikoa jatera sagardotegi batera joan? Ez dago Euskaldunik jatetxe mota honetan jan ez duenik. Hainbesterako maite dugun sagardoa, non, hari abesten baitiogu ("kupela, kupela sagardoren otela..."). Orduan, zer nolako giroa dagoen sagardotegietan ez da oso zaila jakitea. Argi dago, krisian ez dagoela gure kulturaren sinboloa ez ezik, hauen menua da jendea hona erakartzen dituena. Bakailao arrautzopil batetik kristolako txuleta batera, igarotzen da menua, hau da,...
"Austin Powers" umorearen bidezko kritika bat da ohiko espioi filmei eta, bertan betiko elementu eta pertsonaiak ironia dela medio nahasten dira. Honen argumentu zentrala, 70ko hamarkadako espioi baten inguruan jorratzen da "Austin Powers" izenekoa, alegia. Azken honek "Doktore Maltzurra"-ren aurka borroka egiten du teknika original bezain farregarriekin. Doktore horren helburua, mundua sintsitzea da, betiko topikoen antzera baina, gure protagonistak oldakorki aritzen da bere helburua lor ez dezan. Bukatzeko, oso film ona iruditu zaidala esango dut eta barre egitekoa gainera.
Gizakia exiztitzen denetik, komunikatzeko era asko aldatu da historian zehar. Tribu bakoitak (zonaldeka banatuta) haien hizkutza propioa garatu zuen. Prozesu honen ondorioz gaur egungo hizkuntzak ditugu. Hizkuntza batzuk sortzeko beste batzuk behar dituzte (adib. gaztelera, euskera eta latinetik). Zorionez edo zoritzarrez, mundu mailako hizkuntz "garrantzitsuena" ingelera da (fijo munduaren ipurdian dagoen, bestelako zibilizazioekin kontakturik izan ez duten tribu batera zoazela eta ingeleraren inperialismoaren menpe dagoela), orduan, bidaiatzeko ez genuke beste. Baina ...
Kazetaritza mota hau, zalantzarik gabe arriskutsuena da baina baita garrantzitsuenetarikoa ere. Horrez gain, gerra kazetariek azkar irabazten dute dirua zein ospea, horretara ausartzen direnak oso gutxi direlako. Alde batetik, aukera ona izan daiteke horrelakoetan aritzea, abenturazalea bazara eta beldurrik ez baduzu; baina ugariak dira gerretan desagertu edo hil diren kazetariak. Ageria baita horietan dagoen arrisku handia eremu oso zabaletan, armen prezizio ezagatik edota atzerritar baituen garrantziagatik negozazio internazionaletan. Hortaz, benetan lan honetan aritzea benetan gustuko ...
Gaur egun bideo jokoen egoerak badirudi ia komertziala dela, hau da, dirua ateratzeko bakarrik egiten dira baina, badiote adituek datozen hamarkadetan helburu didaktikoekin egingo direla. Punset-en esanetan, bideo jokoek zein mundu birtualek berebiziko garrantzia izango dute etorkizunean, baina ez gaur ezagutzen ditugun bezala. Ikastoletan, institutuetan, autoeskoletan... eta beste hainbat lekutan erabiliko dira mundu birtualak ikasleen ikasketa prozesua eraginkorragoa egin dezaten. Bukatzeko, jadanik horrelako bideo jokoak badaude hegazkin simuladoreak edo joko didaktikoak alegia.
Sagardotegiak, perretxikoak balira bezala hazi dira azken urteetan. diktadura garaiko errepresioaren ondoren,sagardotegietako giroak gero eta bezero gehiago ekarriz hazi zen 80ko hamarkadan. Benetan berezia da sagardoaren alkoholak eta sukaldetik datorren usain goxoak berotutako giroa. Giro horrek, askotan gehiago edatera bultzatzen gaitu eta hortaz,kontuz ibili behar gara mozkorra behar baino gehiago bilakatu ez dadin. Beste alde batetik, sagardotegiak dirua ateratzeko jatetxe arruntak bihurtu dira askotan eta orain perretxikoen antzera hazi dira.
Musika estilo bakoitzak, sentimendu desberdinak sorrarazten dizkigu. Baina nahiz eta oso sentikorra izan, mundua alda dezan mirari moduko bat gertatu beharko luke. Hortaz, hori nahiko zaila da. Horrek ez du esan nahi musikak indarrik ez duela, handia duelako eta. Egoera edo momentuaren arabera musika ezberdinak erabiltzen dira , adibide gisa, herriko jaietan, musika martzosoa edota herrialdeko musika estiloa jartzen da, momentu erromantiko batean ordea, musika lasaia eta batzuetan klasikoa jar genezake. Askok esaten dute alai gaudenean musika alaia jartzen dugula, eta triste gaudenean ordea...
Mundu erreala, eta mundu birtuala, gaur egun oso alderaturik daude. Bata bestearengan urrun baina aldi berean oso hurbil. Gaur egun, orain dela 10 urte ez bezala, kaleta atera eta neska-mutil gaztetzoak Ds-a, PSP-a, hainbaten artean eskutan daramatzate, gu, haien adinarekin Barbiekin, bizikletan edota soka-saltoan ibiltzen ginen. Hortaz esan genezake, bideo-jokoek gero eta indar gehiago daukatela. Hau gerta ez dadin, gurasoek minimo batzuk aplikatu beharko lizkiekete haien seme-alabei. Alde onak. txarrak bezala jasotzen dituzte aldi berean. momentu on bat pasa bitartean, arrisku betan ...
Euskal herriko ohitura esanguratzu bat da. Bakalaio tontilla, txuletoia, gazta eta noski sagardoa dira Sagardotegi baten elementuak. Familia, edota lagunekin pasatzeko leku aproposa, gauzak festajatzeko eta giro bikain batean murgiltzeko. Normalean jangelak handiak dira eta mahaiak proportzioan eginak daude, hau da, handiak dira baita ere. Sagardotegian kupel erraldoi batzuk gela handi batean kokaturik daude, beraz, jangileak nahi izanez gero eta nahi dutenan altza daitezke bertara joateko eta edalontzia zuku euskaldunaz bete dadin. Esan bezala, normalean, sagardotegietan giro bikaina...