Sagardotegiak!!! Unai
Euskal kulturan,
nahiko ezaguna da sagardotegietarako maitasuna. Ze euskaldun ez da inoiz gure
janari tipikoa jatera sagardotegi batera joan? Ez dago Euskaldunik jatetxe mota
honetan jan ez duenik. Hainbesterako maite dugun sagardoa, non, hari abesten baitiogu
("kupela, kupela sagardoren otela...").
Orduan, zer nolako giroa dagoen sagardotegietan ez da oso zaila
jakitea. Argi dago, krisian ez dagoela gure kulturaren sinboloa ez ezik, hauen
menua da jendea hona erakartzen dituena. Bakailao arrautzopil batetik
kristolako txuleta batera, igarotzen da menua, hau da, gure gastronomiaren
batasuna gertatzen da sagardotegietan. Bereziena da menuagatik ordainduta, zure
inguruan dauden kupeletatik edan dezakezula. Menua oso sinplea da, baina giroa
da. Gehienetan jendea abestuz edo euskal musika tresnekin giroa alaituz daude
bezeroek.
Batzuek diote gure gastronomia bikaina dela, baina giroa askoz hobeagoa da. Ez ditzagun gal gure tradizioak!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: