Elikagai Transgenikoak Jessica
Elikagai transgenikoak genetikoki aldatutako janariak dira. Hau egiteko janariaren hazia genetikoki aldatzen da, hau da, bere DNA aldatzen zaio.
Jende asko elikagai transgenikoen alde dago baina beste batzuk ez.
Elikagai transgenikoen alde daudenak munduaren hobetzerako dela esaten dute eta aurrerapen handia dela. Gainera oso elikagai osasuntzua dela esaten dute. Beste alde batetik elikagai transgenikoak txarrak direla esaten dute. Osasunerako txarrak eta ez dutela ezertarako balio esaten dute. Esaten dutenez, elikagai transgenikoak txarrak dira gorputzerako, nahiz eta zientziak aztertu dituen, elikagai hauek kaltegarriak direla gure gorputzerako esaten dute.
Nire iritziz ondo dago gaur egun elikagai transgenikoak erabiltzea. Nik ez ditut oraindik probatu, baina zientziak zihurtatu badu gure osasunerako onak direla, onak izango dira. Gainera zientziak aurrerapen asko egin ditu elikagai hauekin eta etorkizunean hobetuko dituztela uste dut. Batzuentzat hau ez da nahikoa, baina nire ustez gaur egun onak badira, etorkizunean gure bizitzan asko lagunduko digute.
Iruzkinak
Irirnarmai Sada 2014-10-20 09:41 #1
<p>oso ona!! laguntza izugarria eman diguzu!</p>
Utzi iruzkina: