Alda dezake musikak mundua? Carolina
Musika estilo bakoitzak, sentimendu desberdinak sorrarazten dizkigu. Baina nahiz eta oso sentikorra izan, mundua alda dezan mirari moduko bat gertatu beharko luke. Hortaz, hori nahiko zaila da. Horrek ez du esan nahi musikak indarrik ez duela, handia duelako eta. Egoera edo momentuaren arabera musika ezberdinak erabiltzen dira , adibide gisa, herriko jaietan, musika martzosoa edota herrialdeko musika estiloa jartzen da, momentu erromantiko batean ordea, musika lasaia eta batzuetan klasikoa jar genezake. Askok esaten dute alai gaudenean musika alaia jartzen dugula, eta triste gaudenean ordea, musika tristea. Edozein momentutan nahi dugun musika ipin genezake. Nigan, musikak eragin handia du, ahal dudanean momentuan musika jartzen dut, bai autobusean, bai kotzean edota etxea garbitzean. Estilo ezberdinak, hizkuntz ezberdinekin, hala nola, Ze esatek!, Lady Gaga edota Maldita Nerea. Beraz, musikak ez du mundua aldatuko baina pertsona bakoitzak bai alda dezakeela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: